Atzo eguerdian, Mugitu! Mugimenduak eguberrietako kontsumismoa sinbolizatzen duen Nafarroako Diputazio aurreko pinura igo eta AHTaren aurkako bandera ezarri du. Hona hemen, ekintza hau azaltzen duen idazkia:
EZ AHTRIK EZTA KONTSUMISMORIK ERE!
Berriz ere iritsi dira pentsatu gabe kontsumitzera bultzatzeko erabiltzen dituzten Gabonak, beren apaingarri eta guzti, pinua, argiak…
Urterik urte garai honek azaleratzen dituen gezurrei - kontsumitzeak zoriontsu egiten gaituela, jendarte elkarkoi batean bizi garela…-, aurten pinu mota batzuen artean zabaldu den gaitza batu zaie. Gabonetako pinu argitsu koloretsuak ikusten jarraituko dugu pinu landaketa intentsiboari lotutako mendiak ihartzen ari diren bitartean eta baso landaketa eredua kolokan ipini ordez, mozkinak azkar eta asko lortzeko irrika gailentzen segituko da. Bota pinue ta erein bague!
AHTa da abiadura handiko kontsumismo azkar eta faltsu honen adibiderik dizdiratsuenetako bat. Nafarroan AHTa eraikitzeko lanak berriz ere martxan daude, oraingoz 2 tartetan eta gelditzen ez badira, berehala, lautan. Gutxiengo ustel baten epe motzerako diru gosea asetzera datorrelako, eta aldi berean, lurra zein bizidun ororentzako, epe motz eta luzera kaltea dakarrelako, lehenengo lerrora ekarri nahi dugu honekiko kezka eta ardura. Garapenzalekeria zentzugabe honek min ematen digulako eta kapitalismoaren zein gabonetako pinuen dizdira faltsuak gu itsutzea nahi ez dugulako, Iruñeko gabonetako pinu honetara zabaldu nahi dugu AHTa gelditzeko premiazko aldarria.
Mugitu! Mugimendua
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 748 irakurketak
- Castellano