Irungo Harrera Sarea.- Hori dela eta, Irungo Udalak behin eta berriz ezetz esan dio, nahiz eta osoko bilkuran onartu. Urtarrilak 1etik Sareak lantalde ezberdinen bidez 938 pertsona artatu, informatu eta lagundu ditu, horietako 819 gizonezkoak, 78 emakumezkoak eta 41 adin txikikoak izan direlarik.
4 bat hilabete dira gure hiritik pasatzen dire migratzaileek Martindozeneako bitartekoa daukatela haien bidaian geldialdi bat egin ahal izateko. Bitartekoa martxan jarri zenetik Irungo Harrera Saretik, Udalarekin izandako bileretan, geltokitik harainoko bidearen seinaleztapenaren garrantzia azpimarratu dugu, bestela oso zaila baita hiria ezagutzen ez duen edozeinentzat lekua topatzea, eta hau gertatzen zaie gurera datozen migratzaileei. Seinaleztapena jartzeari Udal gobernuak emandako ezezkoak migratzaileak Martindozenearaino laguntzea behartu du Irungo Harrera Sarea. Urtarrilak 1etik Sareak lantalde ezberdinen bidez 938 pertsona artatu, informatu eta lagundu ditu, horietako 819 gizonezkoak, 78 emakumezkoak eta 41 adin txikikoak izan direlarik.
Alferkeria eta ikusezintasunaren kronologia
2018ko azaroaren 30eko plenoan Irungo Udalbatza osoak Irungo Harrera Sarearen lana aitortu zuen arren, eta pasa den otsailak 22an Udalbatza berak aho batez, PSE-EE eta PP alderdien abstentzioarekin, Irungo Harrera Sareak eginiko eskakizunei (tartean Martindozenearako bidearen seinaleztapena) erantzuna ematea adostu bazuen ere, oraindik ez da Martindozenearako bidea ikusgarri egiteko nurririk hartu.
Bestalde, eta Udalbatzan harturiko erabakiari muzin eginez, Jose Antonio Santano alkateak Irungo Harrera Sarearekin otsailak 26an izandako bileran helarazi zigun ez dagoela bidea seinaleztatzeko inongo beharrik, eta gainera seinaleztatze prozesua oso luzea izanik ez dela gauzatuko.
Martxoak 22an, ostirala, Udalaren deia jaso genuen, geltokian jartzeko kontsignaren bat iradoki edo aurkezteko eskatua eta ondoren aztertuko dutela zer egin daiteken... Baina kontaktu honen aurretik, Udalaren ezezko etengabea ikusirik, Irungo Harrera Saretik seinaleztapena prestatua genuen, eta atzerapen posibleak ikusirik aurrera egitea erabaki dugu, seinaleztapena guk geuk jarriaz.
Ez du inolako zentzurik bitarteko bat erabiltzaileentzako ezkutaturik mantentzeak.
Gaur, Martxoak 29ko Udalbatzan hitza eskatu dugu
Azkenik, bihar martxoak 29, ospatuko den Udalbatzan hitza hartuko dugu, seinaleztapenari buruzko informazioa eman eta pasa den otsailak 22an onarturiko mozioak dionez gure eskaerei erantzuna eman behar dietela gogorarazteko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 956 irakurketak
- Castellano