Irungo EH Bilduk hautagaien zerrenda aurkeztu du

Presentación lista de candidatas de EH Bildu IrunEH Bildu.- Gaur egun garrantzitsua, zerrenda aurkeztuko dugu. Izenetatik haratago doan proiektu bat ordezkatzen dugu hemen gaudenok.

Zerrenda hau , lagun talde hau, ez dago aleatorioki eginda. Irungo txoko guztietako pertsonak, Behobiatik Landetxaraino Belasko Eneatik pasata. Pertsona konprometituak, horien artean ikasleak, sindikalistak, pentsionistak, harrera sareko kideak, presoen aldeko mugimendukoak, euskalgintzakoak, irakasleak, taxistak, hezitzaileak, kazetariak, langileak orokorrean.

Lagun talde honekin freskotasuna, gaztetasuna, esperientzia eta aniztasuna uztartu nahi izan ditugu. Datozen urteotan, zalantzarik gabe, dauden erronkei aurre egiteko Irunek behar duen taldea da hau. Irun gure hiria delako, eta Irun gustatzen zaigulako. Irun maitatzeko 62.000 modu daudelako, eta ez batzuek patrimonializatu nahi duten bakarra.

Azken urteotan, guztiok gara lekuko, Irungo egoera okerrera joan da, .Irungo gure kaleetatik paseo bat ematea besterik ez dago, ez gara ezer asmatzen ari: gero eta denda gehiago itxita, lokal guztiak salgai edo alokagai, behar handiak, eta etsipen puntu bat dago herritarrekin hitz egiten duzunean.

Baina bestalde, Irungo herritarrek erakutsi digute, eta erakusten ari zaizkigu borrokan ez dutela etsiko. Etsipenetik ilusiora pasa behar dugula. Irun hiri bizia izan behar dela, eta eskubideak ez galtzeko kalera atera behar dela. Hemen gogoratu nahi ditugu: Martxoak 8ko, Maiatzak 1eko, Pentsionisten eta Harrera Sarearen mobilizazioak.

Ez ditugu ahaztu nahi ere, erabakitzearen alde Irunek mobilizatu zituen ia 5000 lagun horiek. Elkar lanerako eredu ikaragarria eman zeniguten, eta garbi izan ezazue, hori kopiatu egingo dugula.

Talde honek irudikatu nahi duen sentimendua bi hitzekin adierazi nahiko bagenu, Bata ilusioa litzateke. Ilusioa Irun hobetzeko, Irundarron benetako beharrei erantzun egokia emateko.

Bestea konpromisoa litzateke. Hemen gauden lagun guztiok konprometituta gaude. Irundar guztion alde egiteko konpromisoa. Gure proiektua ez baita mugatzen herritarren multzo edo auzo zehatz batera. Herritar guztiak eta auzo guztiak aintzat hartuko ditugu. Irun auzoetatik egin behar dela sinesten dugulako”

Ondoren, zerrendan bigarrena den Oihana Brionesek hartu du hitza. Bere parte hartzearekin bere bizitza egituratu duten bi zutabe partekatu nahi dituela adierazi du: “Behar gehien dutenekin dudan esperientzia profesionala eta militantzia feministan bizi dudan guztia.”

“Mende berri honetan, gero eta argiago, feminismoak gazteetan amestu genuen hura dela erakusten digu: Dena goitik behera alda dezakeen mugimendua. “Bizitza erdigunean” oihukatzen duten emakumeez beteriko kaleek sistema ekonomiko, sozial eta polikoa eraldatu beharra dagoela erakusten du” adierazi du Brionesek.

Azkenik, Brionesek argi utzi du, “Udalek, sentsibilitate berezia izan behar dute behar egoeran daudenekin, eta horrek udal politika guztietan lehentasuna izan dadila bultzatu nahi dut, hori da nire gogoa eta ilusioa”

Ekitaldia itxi duen hizlaria, Ane Unanue izan da, zerrendako hirugarrena:

“Etorkizuna zalantzaz beterik duen belaunaldiaren parte naiz; lan prekaritatea

normaltzat jotzen duen belaunaldiarena; ustelkeria edonon dagoelaren ideia barneratu duena;

besteak beste, politikarekiko izugarrizko desafekzioa sentitzen duen belaunaldiarena” azaldu du Unanuek. Horren aurren “noski gauzak aldarrikatu behar direla,eta noski gauzak aldatu daitezkeela. Saiatu besterik ez daukagu. Gaztediaren indarrean sinisten dut”

Unanuek esan duenez, EH Bilduren proiektuak gizartean euki behar duten funtsezko lekua aitortzen die gazteei.

ZERRENDA:

  1. Jokin Melida: Alkategaia. 42 urte ditu, gizarte hezitzailea da eta euskaltegiko irakaslea ere izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztedia arloko zuzendaria izan zen. 2012tik Irungo zinegotzia, eta 2016 urtetik Irungo EH Bilduko udal bozeramailea.
  2. Oihana Briones: 44 urte ditu. Psikologian lizentziatuta dago. Delegatu sindikala izan da eta feminsmoan ere lan egin du Bidasoaldeko Emakumeak taldean eta Bilgune Feministan.
  3. Ane Unanue: 24 urte ditu. Zuzenbidean graduatua dago eta abokatutza masterra dauka.
  4. Joxe Cayetano Diez: 61 urte ditu, Biologoa da eta Oiartzungo Elizalde BHIko irakaslaea eta zuzendaritzako kidea. 2016 urtetik Irungo EH Bilduko zinegotzia.
  5. Dani Berasategi: 51 urte ditu, Oiartzungo udaleko funtzionarioa da. 2016 urtetik Irungo EH Bilduko zinegotzia.
  6. Leticia Bermejo: 31 urte ditu. Berdintasun teknikaria da, kazetaritza eta berdintasunean masterra dauka. Irungo Bilgune Feministako kidea da.
  7. Xabier Martinez de Antoñana: 24 urte ditu. Kazetaria eta saskibaloiko harrobien taldeko entrenatzailea da. Irungo Gure Esku Dagoren kidea da eta Hartu Hitza Irungo Herri Galdeketaren plataformako bozeramailea izan zen.
  8. Leire Zendoia
  9. Naiara Villaba
  10. Silvestre Balerdi
  11. Aimar Guzón
  12. Bakarne Antzin
  13. Juan Carlos Martinez
  14. Arantza Estivariz
  15. Felix Solis
  16. Iñigo Peña
  17. Olaia Casas
  18. Eli Aragon
  19. Batti Escudero
  20. Idoia Zubeldia
  21. Joseba Ruiz
  22. Enara Zubeldia
  23. Iñaki Gaztelumendi
  24. Gurutze Aizpurua
  25. Koldo Salinas

ORDEZKOAK:

  1. Lohitzune Txarola
  2. Dani Hernandez
  3. Juan Mari Unanue

Etiquetas: