Irungo Harrea Sareak salatu duenez, egonaldi eta lo egiteko irizpideak jendea kalean uzten jarraitzen du eta informazio falta G7ko bileraren aurrean

Rueda prensa Irungo Harrera Sarea 16-08-2019IHS.-Martindozenean egoteko eta gaua pasatzeko irizpideek egunero migranteak kale-gorrian uzten jarraitzen dute. G7-aren atarian gaudelarik, hartuko diren erabakien gaineko informaziorik gabe jarraitzen dugu.

Irungo Harrera Saretik salatu nahi dugu Gurutze Gorriak aplikatzen dituen irizpideak murriztaileak direla, egoera hau bereziki larria izanik emakume eta adingabekoen kasuan. Azken hilabete hauetan Gurutze Gorriarekin bilera bat egiten saiatu gara, baina gaur egun oraindik erantzun zehatzik gabe gaude eta azken informazioen arabera, irailera arte ez da egingo. Irizpide horiek Gurutze Gorriak ezartzen ez dituela jakin arren, kezkagarria iruditzen zaigu, batez ere negutik gaurdaino izandako okupazio baxua aintzat hartuta, Instituzioarteko Mahaian edo Espainiako Gobernuari informazio hau jakinarazi ez izana: Martindozenean ohe libre asko daudela eta bitartean migrante asko dispositibo honetatik kanporatuak izaten ari direla.

Era berean, gogoratu behar dugu uda hasieran Eusko Jaurlaritzak uda osoan zehar dispositiboetako plazak areagotuko zirela iragarri zuela, eta gaur egun, G7-ko bileraren atarian gaudela, informaziorik gabe jarraitzen dugu.

Hau dela eta, irtenbide egokiak bilatzeko asmoz, honako gertakari hauek publiko egin nahi ditugu.

Lehenik eta behin, Gurutze Gorriari telefono bidezko komunikazio zuzena eskatu nahi diogu, migranteen arretan elkarlanean aritu ahal izateko. Ezarritako irizpideak betetzen ez dituzten migranteak dispositibotik kanporatu aRueda prensa Irungo Harrera Sarea 16-08-2019urretik gurekin harremanetan jar daitezela, irtenbide egokiak bilatu ahal izateko. Era berean, Martindozenea zein Zubian sartu ahal izateko bete behar dituzten irizpideen berri behar bezala eman diezaieten eskatu nahi dugu, eginbehar hori Irungo Harrera Sarearen esku gera ez dadin.

Bestalde, Gurutze Gorria, Udaletxea eta Irungo Harrera Sarearen arteko azken bileran, migrante bat Martindozeneatik kanporatua izatekotan bertako arduradunak kanporatze horren arrazoiaren berri emango zigula adostu genuen. Tamalez, honakoa ez da betetzen ari, eta sarritan aurkitzen ditugu aurretik Gurutze Gorrira eraman ditugun migratzaileak gauez, Irungo kaleetan noraezean dabiltzala. Pertsona horiek kalean lo egitea beste aukerarik ez duten bitartean, dispositiboan ohe hutsak gelditzen dira.

Ildo beretik, migranteek sentitzen duten mesfidantza arintze aldera, harrera segurtasuneko zaintzailearen esku uztea desegokia iruditzen zaigu, inolako Gurutze Gorriko bereizgarririk gabe eta erakundeko teknikaririk gabe. Askotan jarrera oldarkorrean, linterna eskuetan, ia hitzik esan gabe eta borra bistan utzita. Horregatik, harrera atsegina izan dadin eta Gurutze Gorriko pertsonala bertan egon dadin eskatu nahi dugu.

Martindozenean sartzeko irizpideen inguruan kezkagarriak iruditzen zaizkigun hainbat egoera aipatu nahi ditugu:Acogida en plena ruda d eprensa 16-08-2019

  • Gaua bertan emateko dokumentuak sinatzeko obligazioa. Dokumentu hauek sinatu behar izateak mesfiantza sortzen die migrantei. Sinatu ezean kalean bukatzen dute, eta Espainiako Poliziarenera jotzeak euren irregulartasun egoerarako ondorio negatiboak izan ditzake.
  • EAEko dispositiboetan sartzeko Estatu Espainarrera itsasoz eta hegoaldeko mugatik sartu direla frogatzeko obligazioa. Neguan zehar Italiatik, Greziatik, Alemaniatik, Frantziatik, Suitzatik,... heldu diren eta polizia frantsesak bueltatuak izan diren migranteak iritsi dira. Estatu Frantsesak “Beroan egindako itzulketa” hauek babesik gabeko eta ahultasun egoeran uzten ditu hainbat eta hainbat migrante. Egoera hau are larriagoa da emakumezko eta adingabekoen kasuetan.
  • Adingabekoak ez direla frogatzeko obligazioa. Gaur egun adingabeko asko kale gorrian uzten ari dira, adingabekoak direla esatera ausartzen ez baitira. Zergatik? Esanez gero beste dispositibo batzuetara eramaten dituztelako, eta horrekin batera, euren bidaia jarraitzeko helburutik aldentzen dituzte. Hau dela eta, Gurutze Gorriari kasu hauetan duten jokaera zein den argitzea eskatu nahi diogu. Era berean, bai Gurutze Gorria bai Foru Aldundia bilera bat egitera gonbidatu nahi ditugu, azken finean, transitoan dauden adingabeko hauek Irunen lo egiteko aukera izan dezaten.

Halaber, argitu beharreko zenbait kontu plazaratu nahi ditugu:

  • Datorren astean Miarritzen egingo den G7-ko bileraren eraginez dauden kontrol hertsiak ikusita, eta muga ixteko aukeraren aurrean, Irunen blokeatuta gera daitezkeen migratzaileekin zein neurri hartu nahi diren ez dakigu. Orain artyeko irizpide berdinak mantenduko ote diren edo aldiz, salbuespenezko neurri eta irizpideak ezarriko ote diren. Arazo honi aurre egiteko ezin dugu iraileko balizko bilerara itxaron. Beste behin ere, instituzioek ez dituzte beharreko neurriak hartu eta gure eskuetan uzten dute ez dagozkigun arazoei irtenbidea ematea.
  • Asilo eskaera egin duten petsonek iragaitzazko migranteentzako zentruetan gaua igarotzeko aukera.
  • Gizon eta emakume migranteentzako irizpideetan dauden aldeak.
  • Migrante eriekiko protokoloa. Ez dugu honen berririk.

Azkenik, instituzio ezberdinei mezu bat helarazi nahi diegu: lanean jarraituko dugu migranteek harrera duina izan dezaten, gure konpromisoa hasieratik irmoa izan da, eta etorkizunean ere, halakoa jarraituko du izaten.

Etiquetas: