G7ko atxiloketak eta salbuespen egoera salatu dituzte Moskun

Concetración en Irun-Mosku denunciando las detenciones en la Cumbre del G7 en MiarritzTopatu.eus.- Bidasoaldeko G7 EZ plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo Irungo Mosku plazan. G7an zehar izandako salbuespen egoera eta atxiloketak salatzeaz gain, plataformatik eta herritarrek egindako lan guztia balioan jarri nahi izan zuten.

250 pertsona inguru batu ziren atzo Mosku plazan, Irunen, "G7-ko atxilotuak askatu. Zuen mundua zulatzern jarraituko dugu" lelopean. G7ko gailurrak iraun duen bitartean, Bidasoaldean eta Ipar Euskal Herrian izandako "basakeria militarista eta autoritarioa" salatu zuten: presentzia polizial eta militarra, atxiloketak, kontrolak, zerrenda beltzak eta bidegabeko atxiloketak, isunak... Horregatik, oraindik atxilotuta jarraitzen duten manifestarien askatasuna eskatu zuten; baita ezarritako salbuespenezko neurriekin amaitzea ere.

Balorazio positiboetarako tartea ere izan zen. Azken asteetan zehar herritarren artean aurrera eramandako "auzolan erraldoia" balioan jarri nahi izan dute. G7aren munduari salaketa zein eraikuntza klabeetan erantzun dutela adierazi zuten eta eskerrak eman zuten eskualdeko herritarrek egindako lan handiagatik: 80 txandatik gora betetzeagatik, eskualdean kontragailurraren aurrelanketa egiteagatik, 34 pertsona etxean hartzeko bolondres sarea osatzeagatik...

Amaitzeko, lanean jarraitzeko deia egin zuten plataformako kideek: "G7a ez da gaur bukatzen inondik inora". Salaketa zein alternatiben eraikuntza dinamiketan lan egiten jarraitzeko konppromisoa adierazi zuten.

Ertzaintzaren furgoiak eta bi identifikatu

Concetración en Irun-Mosku denunciando las detenciones en la Cumbre del G7 en MiarritzBidasoaldeko G7 EZ plataformako kideek jakinarazi dutenaren arabera, Ertzaintzaren 8-10 furgoi inguru gerturatu ziren Moskuko plazara. Antolatzaileek notifikatutako elkarretaratzea zela azaldu zieten poliziei eta agenteak bertan egon ziren egiaztapenak egiten. Bi pertsona identifikatu zituzten.

Azken asteetan Bidasoan eta Ipar Euskal Herriko kostaldean bizi izan duguna itzela izan da.

Kapitalismo neoliberalaren ordezkaritzak, G7ak beste behin erronka bota dio munduari. Eta oraingoan bereziki, erronka bota dio Euskal Herriari beren goi bilkura Miarritzen kokatuz. Eta ez nolanahikoa, jakinda ordezkatzen duten eredua borrokatzen ari den herri batera zetozela militarizazioren eta eskubide zibil eta politiko oinarrizkoenen urraketaren bidea hartu dute, nahi zuten botere erakustaldia bermatzeko. Iritziak iritzi, beraiek agintzen dutela argi uzteko, argudioen arma baino, armen argudioa bide. Eta hori bizi izan dugu azken 3 egunotan batez ere

-20.000 polizia baino gehiagoko despliegea gure lurretan. Eszepziozko egoera argudiatuta eskubide bereziak besapean. Hots, gure eskubideak urratzeko eskubidearekin milaka gizon armatu euskal herrian

-Bide gabeko Atxiloketak. “Estau frantsesean egoteko debekua”-ren itzakipean, balio juridikorik ez dute artxibo polizialetan oinarriturik eta inongo aurre-notifikaziorik gabe.

Datu batzuk (25 gaua):

  • 90 pertsona atxilotu (horietatik 39 askatuak)
  • 5 kide espetxeratu
  • BI kide Frantziar estatutik kanporatuak
  • 500 euskal herritar zerrenda beltz batean
  • Milaka kontroletan milaka identifikatu
  • Inguruko lurralden espezpzioko egoera orokortua, kontrol militarra, lur, errepide, ur zein airezko kontrola. Zodiak-ak, urpekariak, helikopteroak, fulak, dron-ak, sekretak, arma luzeak, gasak, ... era guztietako indarkeria hiritarrak erreprimitu eta beldurtzeko asmoz
  • Baiabide publikoen sekulako xahuketa. Zaila izango bada ere hori kalkulatzen X gora milioi euroko gastua, 7 agintarik guztiok pairatuko dugun beren orgia perbertsoa egin dezaten.

Sinpleki harrigarri eta onartezina. Eta hau da gaur salatu nahi dugun lehen puntua: Zilegitasunik ez duten estatuen errepresio lotsagabe eta orokortua. Eta bigarrena hemendik, exijitu:

  • Oraindik ere atxilotuak daudenen berehalako askatasuna
  • Salbuespeneko egoera altxa eta honen baitan eman diren neurrien etetea, epaiketa, isun edo dena delakoak izanda hauek

Una marea humana inunda las calles de HendaiaBaina akatsa litzake honi protagonismo osoa ematea, akatsa errepresioa, gogoangarria izan den herri ekimen masibo baten izenburu bezala gordetzea. Izan ere, beste ikuspuntu batetik ere harrigarria eta zoriontzekoa izan da azken egunotan gure eskualdean bizi izan duguna. Arazoak arazo eta bakoitzak egin dezakeen balorazio edo kritika txikietatik harago, uste dugu Auzolan erraldoi baten erakustaldia izan dela. Bizi nahi duten herri sektore antolatuen indar erakustaldia.

Bai, basakeria militarista eta autoritario honen aurrean, egondako herri erantzuna txapela kentzeko modukoa izan da. Erantzuna salaketa klabeetan, eta erantzuna eraikuntza klabeetan;

Eraikuntza klabeetan: Jada martxan dauden eta jendartea justizia eko-sozial batean berantolatzeko baliagarriak izan daitezkeen esperientzia eta proiektuak ezagutu eta trukatu ditugu. Dela elikadura subirautza, energetikoan, tokiko garapenean, moneta lokalak,... autogestioan eta demokrazia zuzenean oinarrituriko moduak, kapitalismotik deskonektatzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Horretaz gain, hauek sustatzen dituzten mugimendu zabalen arteko trukaketa eta adostasunak eraiki dira borroka hau eskaloi bat igotzeko xedez. Hau Ficoba, kanetako aste intergalaktikoan, ambazadarekin edota akanpalekuan bizirik egon da.

Erresistentzia eta salaketa klabean. Dominazio sistema ez da bakarrik eroriko eta protesta, salaketa eta erantzuna ere agerikoa izan da egun hauetan zehar. Mugimendu feministarenmanifestazioa Ficoban, poliziaz goraino zegoen Baionako gertakariak, Bizi Mugimenduak igandean eginiko ekimena, atzoko hendaiako manifestazioa atxilotuen askatasun eske... horren adibide dira. Eta horien artean ahaztu ezin duguna: 15.000 pertsona G7ren kontra eta beste mundu baten alde bildu izana Hendaiatik Ficobara muga inposatuan zehar.

Dudarik gabe kapitalismo neoliberalaren kontrako borroka hito bat marka dezakeen herri erantzuna izan da. Eskala handiagoan, europako zenbait mugimendu anti-kapitalistekin batera agendak adosteko eta borroka komunak aurrera eramateko espazioak sortu dira.

Beren munduari ez esateko: Merkataritza askeko itunak borrokatzeko, autoritarismoari eta faxismoari aurre egiteko, migrazio politika hiltzailea deuseztatzeko, arrazismoari aurre egiteko transgenikoekin amaitzeko, matxismoari eta hetero-patriarkatuari aurre egiteko,

etab. Aliantzak sortu dira inondik inora.

Gure munduari bai esateko: Elikadura, energia edota lanaren subirautzan aurrera egiteko, tokiko ekonomiak indartzeko modu ez kapitalista batean, europan estaturik gabeko herrien onarpenean aurrera egiteko, preso politikorik gabeko europa bat eraikitzeko, feminismoa jendarteko esparru guztietara hedatzeko, etab. Proposamen eta hurbilpen ugari egon dira eta bide ugari ireki dira.

Bukatzeko uste dugu errekonozimendu berezi bat merezi duela irungo eta honarribiko herritarrek ere, kontragailurraren antolaketan eduki duen protagonismoa:

  • Egindako aurre lanketa G7 plataforman eta moskuko besten bozgoragailua
  • 80 turnotik gora bete izana kontragailurraren Auzolan erraldoian
  • 34 perstona jasotzeko etxe sare bolondresa osatzea
  • Gaur oraindik ere hemen egotea

Antolakuntzatik ere, biziki eskertu duten ekarpena Bukatzeko gogorarazi nahi dugu, G7-a ez dela gaur bukatzen inondik inora. Azken egunotakoa botere erakustaldi bat izan da, baina G7-a egunerokoan bizi gaituen dominazio sistema baten ordezkari da, eta hau kudeatzen duena urte guztian zehar. G7-a elikatzen gaituen eredu agroindustrialean dago, jazartzen gaituen polizian eta lan esplotazioan. G7-a urtero erahilak diren emakumeetan dago, AHT-an edo errausgailuan, Melillako harresi eta jarrera arrazistetan. G7 pribatizazio saiakeretan dago, pentsio sistemaren kontrako erasoan. Eta G7-a, nola ez estatu zapaltzaileetan dago, estaturik gabeko herrien aldarrikapenak errepresioz ito nahi dituzten estatuetan.

Beraz, hemen ez da ezer bukatu. Bizi izandako kontragailurra hito bat izan den edo ez, Euskal Herritik bestemundu bat sortzeko balioko duen edo ez denborak esango du. Denborak baino, hemen gaudenok eta herriek esango dute, gure eskutan bait dago sistema neoliberala elikatzeari utzi, eta

honen kontra borrokatzea. Gure esku, alternatiba eta salaketa dinamiketan antolatu eta bizitzaren kontra doan kapitalismoari aurre egitea. Munduan zehar, eta Euskal herrian, herriz herri, eta noski Irunen ere bai.

Mila esker eta mundu berri baten bidean ikusiko dugu elkar!

G7 EZ HEMEN EZ INON

EUSKAL HERRITIK BESTE MUNDU BAT SORTZEN

Bidasoaldeako G7 ez plataforma

Etiquetas: