Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Mila esker deialdiari erantzuteagatik. Gaur betirako Gudaria izango den gizon bat, Euskal Abertzale bat eta heriotza heldu arte borrokan ibili zen gizon bat agurtzen dugu. Dagoeneko, 26 urte bete dira Kepa Ordoki Vazquez-en heriotzaz.
Elkarte gisa, oroimena, justizia soziala, eta egiaren jarraipena sustatzen dugu. Honenbestez, Kepa Ordoki komandantearen bizitza oroitarazi, bere jarduna goraipatu eta aldarrikatu nahi dugu gaur.
Duela 26 urte, “Ipar eta Hegoaldekoen, adin guztietakoen, ezker eta eskuinekoen biltzailea” izan zela goraipatu zen. Baita ere, “Ordokiren borrokak jarraipena” izan behar zuela. Ordokik bizi osoa borrokan pasa zuen. Irunen jaio zen 1913-an. 36ko altxamendu faxistak, igeltseroa gudari bihurtu zuen eta “mendira jo zuen” bere “idealak jarraituz”. San Andres batailoiko komandantea kartzelan egon zen, Santoñan preso hartu ondoren. Ihes egitea lortu zuen eta muga Biriatun zeharkatu zuen. Gerora, 1944an ideologia ezberdinetako 200 gudari batu zituen, Frantziar Estatuaren askapena lortzeko intentzioarekin. Aldiz,ez zen hau Ordokiren lehen helburu. Ordoki eta Gernika Batailoiko gudariek Euskal Herria askatu eta Francoren erregimena bukarazi nahi zuten, aliatuen babesarekin. Alabaina, aliatuen laguntza ez zen inoiz heldu. Hauexek dira Ordoki Komandantearen hainbat pasadizo.
Ordokiren ehorzketan, Epaltzak aipatu bezala, “Ordokik argiaz hitz egiten digu gaurko garaietan” eta “gomitatzen gaitu urrats bat aurrera egitera”. Gaurko eguna urrats bat izan dadila Kepa Ordoki Bidasoko semea oroitarazteko eta bere borrokak gugan bizirik jarraitzen duela aldarrikatzeko.
Gora Kepa Ordoki!
Gora Eusko Gudariak!