Zaldunbordan udal lizentziarik gabe eraikitzen hasi da Higertoki

Zaldunborda eraikin ilegalaAbotsanitz.- Berriro egin du Higertokik eta udal gobernuak berriro beste aldera begiratu du. Udaran inongo udal lizentziarik gabe zuhaitz eta landaredi mozketa eta betelana egin zuen bezala, oraingoan baimenik gabe argazkian ikusten den eraikina altxatzen hasi da Zaldunborda Gaineko megaoutletaren bultzatzaileak.

Hiritar baten salaketaren aurrean, Abotsanitz Udal Taldeak galdera egin dio udal arkitektuari. Eta udal arkitektuak lan horiek udal lizentziarik gabe egiten ari direla onartu du.

Beste behin argi geratu da Hondarribiko Udalak ezin duela zaindu edo ez duela zaindu nahi Zaldunbordan gertatzen ari dena. Horregatik, lan guztiak bertan behera geratzea exijitzen dugu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari babesa eta esku hartzea eskatzen diegu, legea errespetatu arazi dezaten.

Etiquetas: