“Tokiko merkatalguneak kolokan” hitzaldia, Iker Casanovaren eskutik

Non: 
Hondarribiko Kultur Etxean (denda kalean)
Data: 
Asteazkena, Abendua 11, 2019 - 19:00 -tik Osteguna, Abendua 12, 2019 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
EH Bildu

tokiko merkatalguneak kolokan hitzaldiaEH Bildu.- Bidasoa eskualdeko merkataritza egoera zailean dago: Irunen 2011-2018 bitarte, tokiko merkatariza %29,49 jaitsi da, EAEko daturik altuena. Gainera, Zaldunbordako makro outlet proiektua gauzatzeak ondorio kaltegarriak ekarriko lituzke eskualdeko denda txikientzat.

Horretaz guztiaz aritzeko “Tokiko merkatalguneak kolokan” izenburua duen hitzaldia antolatu du EH Bilduk. Hitzaldia, asteazken honetan (abenduak 11), arratsaldeko 19:00etan Hondarribiko Kultur Etxean (denda kalean) izango da, EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanovaren eskutik.

Hitzaldia irekia izango da, eta eskualdean eragin handia duen gaia denez, EH Bilduk bertaratzeko deia egiten die Irundar eta Hondarribitarrei.

Etiquetak: