Hauteskundeetan ere gainkostua eragin zuen Montaik

Montai. Foto: AbotsanitzAbotsanitz.- Baserritarren azokarekin gertatu bezala, 2019ko hauteskunde jardunaldietan ere gainkostua eragin zien Montai taldeak hondarribiarrei, hain zuzen ere, Itsas Etxea hauteslekuko zaintza lanengatik.

EAJren udal gobernuak apirilaren 28ko eta maiatzaren 26ko hauteskunde egunetako Itsas Etxeko zaintzak Montai taldeko Kultur Kirol Zerbitzuak enpresari nahierara esleitu zizkion, beste aurrekonturik kontuan hartu gabe. Kultur Kirolek aurkeztutako aurrekontua 414 eurokoa izan zen (BEZa aparte), eta horren arabera ordaindu zitzaion.

Azaroaren 10eko hauteskunde egunean, berriz, Events Onddar2-ri eman zitzaizkion lanak. 264 euroko (BEZa aparte) aurrekontua aurkeztu zuen tokiko enpresak, 150 euro merkeagoa.

Gertatutakoak argi uzten du, batetik, Kultur Kirolek arloko preziotik oso gora dagoen aurrekontua aurkeztu zuela, eta, bestetik, udal gobernuak modu arinean jokatu zuela, ez baitzuen Montai taldeko enpresaren eskaintza beste prezioekin alderatu.

Etiquetas: