Artiako lagunak taldeak jakin du udalak 47 ezkiren mozketa planifikatuta duela martxoaren 23-27 astean zehar egiteko. Txandaka itxiko dute GI 636 errepidea mozketa horiek egiteko.
Jon Ugarte, hirigintzako arduradunak bilera hitz eman digu 47 ezkien mozketari buruz hitzegiteko hurrengo asteratean martxoaren 17an 13:00etan.
Pasa den astean txosten teknikoa luzatu ziguten eta argi gelditu zaigu txostena sukaldatuta dagoela, ez dela objetibotasunez egin eta zuhatzak ez direla alez- ale aztertu.
Irungo hiritarrak garen heinean gure berdeguneen kudeaketan ez dugu baztertuak izan nahi eta parte hartu nahi dugu.
Bizilagun askok oraindik ez dakite hau gertatzear dagoenik. Artiako bizilagunek mozketa honen berri jakin beharko lukete.
Online sinaketa bilketarekin jarraitzen dugu. Orain arte 883 sinadura ditugu. 1000 sinadura lortu nahi ditugu Jon Ugarteri emateko. Beraz oraindik egin ez baduzu sinatu, pasa zure kontaktuei eta zabaldu, mesedez!..http://www.change.org/los47tilosdeirun
Zure desadostasuna azaldu Jon Ugarteri.
Emaila: jugarte@irun.org
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 633 irakurketak
- Castellano