Irungo EH BILDU.- Irailak 16tik 22ra Nazioarteko Mugikortasun astea ospatzen da. Urtero antolatzen den ekimen honen helburua, geroz eta jasangarriagoa den mugikortasun batera urbiltzeko baldintza berriak sortzea da.
Irunen ekimen hau antolatzen hasi zenetik urte mordo bat igaro da. Aurten ere, esandako data horietan burutuko da.
Irungo EH BILDUk hainbatetan esan du ekimen honekin bat egiten duela, baina egungo Udal Gobernuak hau antolatzeko duen eredua ez zaiola egokiena iruditzen.
Pasa den uztailaren 4koMugikortasun Mahaian Udal gobernuari eta bertan parte hartu zuten eragile eta elkarte guztiei proposamen bat luzatu zien Irungo EH BILDUk. Egun hartan, MUGIKORTASUN ASTEA, MUGIKORTASUN MAHAIAK ANTOLATZEA eskatu genuen.
Aste honen helburua kontzientziazioa, sensibilizazioa eta parte hartzea baldin baditu helburu baldintza berriak sortzeko bidean… zer hobe bertan elkarlanean ari garen Irundar eta Irungo eragile eta elkarteen artean antolatzea baino?
Gure proposamenak denon oniritzia jaso zuen, ez zuen inork inungo ñabardurarik ere jarri. Hala ere, gaur irailak 12, ekimena hasteko egun gutxi besterik falta ez direnean ez dugu proposamen honen inguruko erantzunik jaso. Ez dugu aste guztian zehar aurrera eramango diren ekimenak zeintzuk izango diren ezagutzen.
Guzti honengatik, udal gobernuaren erantzun eta informazio transmititze falta palazaratu nahi dugu, honek gure kezka areagotzen duela azalduz.