ITAIAtik, orain arte Emakume Sozialiston Sarea izan denetik, idazten dizuegu, larunbat honetan (Urriak 24) 17:30tan, Irungo Palmera Montero Gunean egingo dugun ITAIAren talde lokalaren aurkezpenaren berri emateko.
ITAIAren inguruan hitz eginez, duela 2 urte sortu zen, emakume langileon problematika panorama politikoan txertatzeko helburuarekin, eta orduztik, egunerokoan jasaten ditugun zapalkuntzak identifikatu eta hauei aurre egiteko proposamenak garatzen ibili gara. 2 urteko ibilbidearen ostean, ITAIAk antolakuntza forma hartzeko pausua eman du, Emakume Sozialiston Antolakundea bilakatuz. Honela, Euskal Herrian eskualde mailan sortuko diren taldeen bitartez emakume langileon babesa antolatzea bilatzen dugu.
Honengatik, eskualdean ere taldea osatu egingo baita, Bidasoan bertan aurkezpen bat burutuko da aipatutako egun zein lekuan.
- 459 irakurketak