Lau gazte migratzailek aterpetxearen aurrean Irungo Harrera Sareak jarritako kanpin dendatan lo egin dute

Irudiak: (Gari Garaialde / Bostok Photo) bidasoa.hitza.eus

Irungo Harrera Sarea.- Ostiral arratsaldean, Irungo Harrera Sareak, Irungo migratzaileentzako aterpetxearen parean bi kanping denda jarri ditu, ostegun gauean azpiegitura honetan bi pertsona hartzea uko egin ostean. Bart, lau izan dira kalean lo egitera behartuak izan diren migratzaileak.

Dendak urgentziazko neurri gisa jarri dira, Gurutze Gorriaren baitan “ministerioaren irizpideak ez betetzeagatik” aterpetxerako sarbidea ukatu zitzaien bi migratzaileei erantzun bat ematera begira. Azkenik, sarbidea ukatu zaien beste bi lagun batu zaizkie hasierako biei. Kanpin dendak bertan egongo dira pertsona hauei irtenbide bat eman bitartean.

Egungo egoerara egokitzea. Irungo Harrera Saretik engaiatutako erakundeei egungo etxeratze-agindu eta pandemia egoera kontuan hartzea eskatzen diete, tratu txar instituzional zein hamaika abusu jasaten dituzten pertsonenganako zorigaitza handiagoa ekidin dezaten.

Esan bezala, muga gaindiezina gertatzen ari da pertsona migratzaileentzako: Pausa, Baionako migratzaileentzako aterpetxeak bi astez bere ateak itxi ditu: Irunen, kale egoeran dauden gainerako baliabideak covid protokoloak ezartzen ari dituzte eta migratzaileek ez dute horietan sartzerik. Labur esanez, egun, Irungo migratzaileentzako aterpetxeak 15 bat lagun hartzen ari ditu 50 lagunentzako tokia egon badagoenean.

Kostaldera iritsi nahian bizia galtzen duten pertsonengatik haserretu eta asaldatzen bagara, ezin dugu ahaztu, bizirauten dutenak direla Iruna iristen direnak. Ez da koherentea 1000 kilometrora daudenean haiekiko elkartasuna adieraztea eta ordea honelako tratu txarra ematea gure atera iristen direnean.

Irungo Udala. Atzo, dendak jartzen genituenean Irungo Udalari izandako jarrera eskertzen diogu. Antza denez, Udaltzaingoa jakinaren gainean jarri zuten “espazio publikoaren erabilera desegokiagatik”, kanpindendak bertatik kendu genitza. Azkenik Udalaren baimena jaso genuen han geratzeko.

Zentzu honetan, Irungo Udalari beste pauso bat eman dezala eskatu nahi diogu eta eskutan dituen baliabideak erabili ditzala, gai honetan erabakitzeko gaitasuna duten beste erakundeek, sarrera irizpide hauek egokitu ditzatela.

Bi emakume atxiloturik. Bestalde, ostegun gauen Polizia Nazionalak trantsitu egoeran zeuden bi emakume kalean utzi izana, migratzaileentzako aterpetxearen berri eman gabe, salatzen dugu. Atxilotu eta komisaldegira eraman ostean, aske utzi zituzten baliabidearen zein harrera sarearen aukera aipatu gabe ere.

Etiquetas: