ONEKAren adierazpena azaroaren 25erako

imagen

ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ONEKAk emakumeek eta, bereziki, gure kolektiboak, hau da, adineko emakumeek jasaten duten indarkeria salatu eta borroka bide horretatik

jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

Emakumea eta adinekoa izatea, arrisku handiko faktoreak dira, eta horri pandemia-egoera honetan — bizi beharra gehitzen badiogu, konfinamenduekin, harremanen murrizketekin eta abarrekin, indarkeria mota desberdinak pairatzeko arriskua areagotu egiten da, eta indarkeriak berak dakarren pandemiari, COVIDl9arena, gaineratzen zaio.

Horregatik guztiagatik, inoiz baino beharrezkoagoa da gure batasuna indarkeriaegoera bikoitz hori salatu eta antolaturik jarraitzeko, gure eskubideen aldeko borroka areagotuz.

Horretarako, adineko emakumeok gure ahulezia propioak gainditu behar ditugu indarkeria-mota guztiak salatzerakoan; izan ere, geure buruarengan segurtasun-falta izateak eta salatzeko orduan lotsa sentitzeak, menpekotasunean eta ¡siltasunean murgiltzen gaitu.

Konpromisoa hartzen dugu azaroaren 25ean eta urteko gainerako egunetan zigorgabetasunean ez uzteko emakumeenganako inolako erasorik eta bereziki, adineko emakumeok osatzen dugun kolektiboarekikoak. Halaber gutako bakoitzaren mendetasun-egoera gainditzeko borrokan jarraituko dugula zin egiten dugu.

Etiquetas: