"Adineko emakumeok asko dugu esateko ikusezin gaudelako"

oneka 8M 2021.cleaned.jpg

ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Beste martxoaren 8an kalera atera gara gure aldarrikapenekin, asko baitira, nahiz eta gure aurrekoek borroka hasi zuten, eta urteak igaro arren, ez da aurrerapen handirik ikusten genero desberdineko pertsonen arteko berdintasunean.

Gizonek emakumeenganako ekintza bortitz berberak egiten jarraitzen dute, eraso zantzu argiak ¡ikusten direnean ezagutzen ditugu, hilketan amaitzen diren horietako asko publikoak dira, eta gizartearen zati handi batek jakin egiten du. Horrek ez du esan nahi, beste asko ez dagoenik.

Indarkeria, hainbat irudiz janzten da, goian aipatutakoa, sexu-abusuak, asko bikotearen barruan gauzatzen direnak eta jasaten ari den pertsonaren intimitatean geratzen direnak, bai eta hitzezko edo mespretxuzko keinuak ere; horietatik, adineko emakumeok asko dugu esateko, ¡kusezin garelako.

ONEKAK, adineko emakume pentsiodun gisa, dagoeneko aipatutako indarkeriez gain, erakundeetatik eta haien agintarietatik pairatzen ditugunak salatu nahi ditu.

Agintari horiek ez dute uste, zerbitzu eskaerak kudeatzeko orduan, zailtasun handiak dituen kolektiboa garenik; izan ere, dena dago elektronikoki instrumentalizatuta, eta honek zailtasun handiak sortzen ditu zerbitzu horiek erabiltzerakoan eta esparrua mugatuz eta itxiz, gure isolamendua gehituz doa, emakume horien bakardadea areagotuz, are gehiago askok baliabide ekonomiko oso urriak baitituzte. Egoera ekonomiko horren arrazoia, kotizazio eskubide gabeko lan jardunetan aritu izan direlako.

Gobernariek, gai hau lantzen dutenean, "Legeak" kaleratzen dituzte eta zoritxarrez eta urteak joan, urteak etorri, lege horiek, baztertu eta ikusezin bihurtzen gaituzte.

Guk ez ditugu “laguntza - Zerbitzuak” eskatzen; ez dugu gobernuaren borondate onaren zain egon nahi; kontuan har gaitzatela exijitzen dugu; gure eskubideak aldarrikatzen ditugu, gizarte honen zati handi bat garen aldetik, eta gure behar ekonomikoak, zerbitzu sozio sanitarioak, menpekotasuna, etab., pentsio duinen eta aurrekontuen diruarekin ordainduak izan daitezen eskatzen dugu. Barne Produktu Gordinaren zati handi baten ekarpena egin izan dugu urtetan, horregatik gure azken urteak duintasunezko urteak izan daitezen eskubidea irabazia dugula uste dugu

Gutako asko ¡izan gara, bizitzan zehar, beste arretarik izan ez duten hainbat eta hainbat pertsonaren zaintzaren arduradunak. Lan hori egin beharrean aurkitu gara eta gainera, "Maitasunez”. Uste dugu egindako lan horrek eskubidea ematen digula bizitzaren azken tarte hori, gutxienez, duintasunez bizi ahal izateko.

Etiquetas: