Gure lau jokalarien emaitza bikaina Gipuzkoako banakako beteranoen eta gazteen txapelketetan

Gipuzkoako xake txapelketa

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Beteranoetan, Josu Tornay Gipuzkoako txapelduna. Fernando Hoyos (83 urte), 1955ean eta aurreko urteetan jaiotakoen sailkapen bereziko bigarrena. Jubenilen kategorian, Gros Xake Taldeko Alex Odriozolaren garaipena. Aritz Tornay gure jokalariak 6. postua lortu du, eta haren arreba, Haizea Tornay, Jubenil Txapelketako lehen emakumezkoa, 9. postuan geratu da. Zorionak!!! guztioi!

Gipuzkoako Xake Federazioak antolatuta, Lukas Iruretagoiena nazioarteko arbitroak zuzenduta, Gros Xake Taldeak Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, martxoaren 27an hasi zen eta gaur, martxoaren 31n amaitu dira beteranoen eta gazteen Gipuzkoako xake txapelketak. Eta bertan klubak lau ordezkari izan ditu, beteranoetan Josu Tornay eta Fernando Hoyos, eta Gazteen mailan, Haizea Tornay eta Aritz Tornay.

GIPUZKOAKO 2021 GAZTEEN TXAPELKETA

2003 baino lehenago jaiotako Gipuzkoako jokalariak bildu dituen txapelketa honetan, klubak bi ordezkari izan ditu: Haizea Tornay eta Aritz Tornay Arrasatearrak, eta baita txukun aritu ere bai. Aritzek 6. postua lortu baitu eta Haizeak 9.ena eta lehenengo neska ere izan da. Garaipena Gros Xake Taldeko Alex Odriozolak lortu du.

2021EKO GIPUZKOAKO BETERANOEN TXAPELKETA

1971. urtean edo aurreko urteetan jaiotako Gipuzkoako jokalariak bildu dituen txapelketa honetan, klubak bi ordezkari izan ditu: Josu Tornay eta Fernando Hoyos. Josu Tornay, Aritz eta Haizearen aitak, txapelketan garaipena lortu du eta Gipuzkoako Beteranoen txapelduna berria da. 83 urte dituen Fernando Hoyosek txapelketa txukuna egin du ere bai eta, sailkapen nagusiko 7. postua lortu du eta 1955ean edota aurreko urteetan jaiotakoen sailkapen berezian, bigarrena izan da, 1955ean jaiotako Mikel Zubiaren atzetik.

Zorionak gure bi jokalariei, txapeldunari eta parte hartu duten kirolari guztiei eta antolatzaileei.

Emaitzak eta argazkiak

Etiquetas: