ONEKA.- Azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, emakume nagusi, pentsiodun eta feministak izateagatik, ONEKA osatzen dugunok, emakumeok eta, bereziki, gure kolektiboak jasaten dugun indarkeriaren aurkako borrokan salatzen eta konprometitzen gara.
Emakumea izatea eta, gainera, adinekoa izatea, indarkeria jasateko arrisku handiko faktoreak dira. Indarkeria hori era askotara agertzen da: umiliazioak, irainak, diruaren kontrola, sexuabusuak eta hilketa menderatzeko modurik gogorrena dira.
Adineko emakumeak gara geure burua defendatzeko zailtasun gehien dugun kolektiboa; izan ere, sinetsiak izateko mesfidantzak, salatzeko beldurrak, zaurgarritasun-egoerak eta lotsak mendetasuna eta isiltasuna areagotzen dituzte, eta indarkeria matxista hori ezkutuan jasatera garamatza.
Indarkeriaren biktima diren adineko emakumeok laguntza-zerbitzuetara jotzen dugu gutxi edo batere ez (medikua, psikologikoa, soziala, legala...). Gainera, gure egoera, inguruko pertsonei kontatzen diegu, neurri txikiagoan.
Zahartze-prozesuari lotutako genero-indarkeriaren/narriaduraren ibilbide luzeak eragin handia du osasunean, eta, beraz, gero eta beharrezkoagoa da adineko emakumeengan generoindarkeria detektatzeko protokolo integralak aplikatzea erakundeetako osasun-eremuetan, detekziorako jagole-puntu gisa.
Azken urteotan, eta adineko emakumeen eta pentsiodunen lanari esker, lortzen ari da, polikipoliki bada ere, administrazioak jabetzen hastea adineko emakumeok jasaten ari garen dramaz.
Emakumearen aurkako indarkeria gaur egungo giza eskubideen urraketa hedatu, iraunkor eta suntsitzaileenetako bat dela dio Nazio Batuen Erakundeak berak, eta ia ez da horri buruzko informaziorik ematen, erasotzaileek duten zigorgabetasunagatik eta biktimek jasaten duten isiltasunagatik, estigmatizazioagatik eta lotsagatik.
Emakumeen aurkako indarkeria patriarkala, enpresariala eta instituzionala dira gure soldata eta pentsio txikiak, emakume izateagatik.
Joera sexista horren emaitzetako bat pentsioen arteko aldea da. Emakume adineko askok pairatzen dugun prekarietatea, pobrezia, bakardadea eta utzikeria salatzen ditugu, bizirauteko ditugun miseria-pentsioen ondorioz, eta, zerbitzu, baliabide eta prestazio publikoen urritasunarekin batera, benetako INDEFENTSIO egoeran jartzen gaituzte.
Era berean, salatzen dugu gutako askok bizitza osoan egindako lana ez dela aintzat hartzen, etxean doan eta askotan ordaindutako lanpostuetan, baina kotizaziorik gabe, eta, beraz, eskubiderik gabe, hala nola ezkutuko lanean, zaintzan, zerbitzuetan egindako enpleguetan, eta, horren ondorioz, pentsio propio subjektiborik ez izatea.
Emakumeen pentsio gehienak 7oo eurotik beherakoak dira, horien artean alarguntzapentsioak, eta horrek pobreziaren mugan bizitzera behartzen gaitu, baita horren azpitik ere; horregatik, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen dugu, hamalau ordainsaritan, emakume GUZTIENTZAT, Europako Gutun Sozialaren arabera eta, alargun-egoeran, daudenentzat ezkontidearen pentsioaren % 100.
2021ean, Hego Euskal Herrian, lau emakume hil dituzte gizonek: 2021/02/12. 56 urtekoa. Sestaon (Bizkaia); 2021/07/07 43 urtekoa. Murchanten (Nafarroa); 2021/10/12 37 urtekoa Vitoria-Gasteizen; 2021/01/04 32 urtekoa, Aizarnazabalen (Gipuzkoa).
Helburua argia da, eta horretan datza gure borroka: indarkeriarik gabeko bizitza izatea, Kapitalak ezarri nahi dizkigun baldintza prekarioetatik aske bizitzea, pobreziaren gainetik bizitzea, ahalbidetuko digun pentsio duina, bizitza duina, autonomoa eta independentea gozatzea.
- Egutegia
- 271 irakurketak
- Castellano