Saharak bizi duen egoerari buruzko hitzaldia antolatu du Irungo EH Bilduk

Non: 
Palmera Montero guneko 2. aretoa
Data: 
Ostirala, Maiatza 13, 2022 - 19:00
Antolatzen du : 
Irungo EH Bildu

Sahara hitzaldia

Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk Saharak bizi duen egoerari buruzko hitzaldia antolatu du "Sahara: biraketa politikoaren argi-itzalak" izenburupean. Maiatzaren 13an, ostiralarekin, egingo da, arratsaldeko 19:00etan Palmera Montero guneko 2. aretoan.

Bertan, Espainiako gobernuak Mendabaldeko Saharekiko izan duen jarrera aldaketa izango dute hizpide. Maria Lopez, Deustuko Unibertsitateko gizarte lan saileko irakaslea eta ikerlaria izango da hizlaria. Gaian aditua da Lopez, bere doktoretza tesia Mendebaldeko Saharan bortxazko desagertzeen biktimentzat egia, justizia eta erreparazio prozesuei buruz egin zuen. Tesiak Brunet saria jaso zuen 2017an.

Hitzaldi irekia da eta Irungo EH Bilduk bertaratzeko deia luzatu dio gaian sakondu nahi duen orori.

Etiquetak: