Berriak

KARTELISMOA: Tresna askeak mundu askea marrazteko

Data: 
Osteguna, Azaroa 8, 2012 - 18:00 -tik Ostirala, Azaroa 9, 2012 - 19:55 -ra

kartelaAzaroak 8, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Lakaxita Gaztetxean, KARTELISMO TAILERRA burutugo da: tresna askeak mundu askea marrazteko. Software askea diren diseinu eta maketaziorako programak ezagutzera emango dira, Inkscape eta Gimp nagusiki.

Jardunaldi hau Labkaxita Hacklabaren parte da eta hilero kanpora begira egiten diren tailerretan barnebiltzen dira. Labkaxita duela lau urte sortutako laboratorio hacker bat da. Ostegunero biltzen da arratsaldeko 18:00tan eta programazioa, webguneen sorrera, diseinu grafikoa eta segurtasuna bezalako gaiak jorratzen ditu, beti ere software askea erabiliz eta kultura askea oinarritzat hartuz.

Trukeados aurkezpena

Data: 
Osteguna, Azaroa 8, 2012 - 19:30 -tik 21:30 -ra

Orain dela urte bete baino gehiago, Bidasoaldeko zenbait pertsona zarbitzuak trukatzeko plataforma sortzekotan gaude, "denbora banku"taz ezagunagoa dena, eta jada martxan dago. Badira jadanik plataforma hau osatzen duten bi komunitate eta hirugarrenarekin goaz, Kabigorri Ateneoa, ekimenara gehitzen dena.

Orriak