Noticias

Maiatzaren 29an Gure Esku Dagok herri ekimenaren aurkezpena egingo dute Irunen

Data: 
Asteazkena, Maiatza 29, 2019 - 19:30
Non: 
Palmera Monteron
Antolatzen du : 
Gure esku dago

Cartel presentación Iniciativa ciudadana por el referéndum en IrunJakingo duzuen moduan, pasaden martxoaren 31an ekitaldi garrantzitsua burutu zuen Gure Esku Dagok Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan, fase berri bat irekitzera goazela azpimarratzeaz gain datozen urteetarako ekimen berri eta indartsua aurkeztu genuen: ERREFERENDUMAREN ALDEKO HERRI EKIMENA.

¿Son viables las pensiones? Baleren Bakaikoa eta Duintasuna mugimendua Hazian, gaur, maiatzak 22

Data: 
Asteazkena, Maiatza 22, 2019 - 19:00
Non: 
Hazia, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
LAB, Ernai eta Sortu

Charla Pensiones Hazia, IrunAsteazkena 22, 19.00etan Hazian Baleren Bakaikoa ekonomilaria, pentsio duinen mugimenduarekin engaiatua izango dugu Hazia Kultur Elkartean. Berarekin batera Duintasuna Mugimenduko kideak, Euskal Herritik borroka hau nola gauzatzen ari den argitzen

Liburu aurkezpena: Venezuela vencera

Data: 
Osteguna, Maiatza 23, 2019 - 19:30
Non: 
Kabigorri

cartelVenezuela vencerá. La dificultad de la revolución nacional en una colonia petrolera

2019 urte honetan Trumpen gobernua erabateko ofentsiba ari da egiten Venezuelako gizartea suntsitzeko. Venezuelako gizartea erabat suntsitzea erabaki dugu, eta iaz, 6 milioi venezuelarrek demokratikoki aukeratutako presidentea eraitsi . Estatu Batuetako ohiko politika da, kaosa eta gerraren bidez suntsitu, eta gero menderatu. Hala egin dute Vietnamen, Laosen, Korea, Somalia, Nikaragua, Grenada, Afganistan, Libia, Pakistan, Afganistan, Libia, Pakistan, Irak, Jugoslavia, Serbia, Siria, Yugoslavia, Boli Kosta, Ruanda, Mali, ....

#BizitzarenAldeBizitzarenJabe, Erlaitz gazte taldearen apustu etxeen aurkako kanpaina berria

Azken urteetan apustu etxeen presentziak goraka egin du etengabe Euskal Herriko txoko guztietan. Tabernetako makinak, iragarkiak. lokalak herri osoan zehar... Krisialdi testuinguruan. ofentsiba kapitalistak gure bizi-baldintzak kaltetu izanarekin batera, gure bizi-behar materialen beharra aprobetxatzen jakin du apostu etxeen bidez, modu errazean diru asko lortu dezakegula sinestaraziz. Burgesiaren kapital akumulazioari begira.

Mugimendu feministaren lana goraipatu eta eskubide berdintasuna aldarrikatu ditu EH Bilduk

Ane Unanue, Leti Bermejo, Miren Lantz eta Oihana BrionesUdal berdintasun sailaren sorrerari behar duen garrantzia emateko eskatu du koalizioak

Berdintasunaren inguruan mintzatu da Irungo EH Bilduko Oihana Briones (zerrendan bigarrena), Ane Unanue eta Leti Bermejo zerrendakideekin eta Miren Lantz militante feministarekin batera egindako agerraldian.

Abotsanitz, Hondarribia euskalduntzeko bermea

KorrikaAbotsanitz.- Kezka handiz ikusten du Abotsanitzek euskarak Hondarribian duen osasuna. Jakina da euskaraz dakitenen artean oso gutxi direla eguneroko bizitzan gure hizkuntza erabiltzen dutenak. Herriko kaleetan Soziolinguistika Klusterrak egindako azken ikerketaren arabera, euskararen erabilera % 24,6koa da, oso kopuru txikia kontuan hartzen badugu euskaraz dakitenen kopurua % 60koa dela.

Irungo EH Bildu udal hauteskundeei begirako euskarazko debate ireki baten gabeziaren aurrean

Euskaraz bizi nahi dutEH Bildu.- Euskararen normalizazioaren bidean eta kalitate demokratikoari begira oso tamalgarritzat jotzen dugu, aurtengo udal hauteskundeei begira euskarazko debate irekirik ez izatea. Tamalgarriagoa, kontutan hartzen badugu eskualdeko Antxeta komunikabideak egitasmoa proposatu eta hau bidean gelditu dela. Eta zergatik? Ba Jose Antonio Santanok bere parte hartzea konfirmatu ere ez duelako egin. Ulertzekoa den bezala, hautagai nagusietako bat denaren hutsunearen arriskuaren aurrean, Antxetak debatea bertan behera uztea erabaki du.

Orriak