Noticias

HERRIAK LIBRE BAZKARIA!!

Data: 
Larunbata, Urria 3, 2015 - 14:00 -tik Igandea, Urria 4, 2015 - 13:55 -ra
Non: 
Irun, Hazia Kultur Elkartean, Peña kalea 8
Antolatzen du : 
HERRIAK LIBRE

Herri epaiketaren ostean bazkari goxo goxoa Hazian. Indarrak berreskuratzeko!!

Sarrerak: SUNBILLA, ARANAZTARRA TA HAZIAN SALGAI

15€

ESPAINIAR ESTATU INPERIALISTA EPAITZERA GOAZ!!!

Data: 
Larunbata, Urria 3, 2015 - 12:00 -tik Igandea, Urria 4, 2015 - 11:55 -ra
Non: 
Irun, San Juan plaza
Antolatzen du : 
HERRIAK LIBRE

kartelaIrunen ere Espainiar estatu inperialista epaitzera goaz!!

Ez galdu aukera eta epaitu dezagun espainiar estatua, gure herrian eta beste hainbatetan eginiko guztiagatik.

¿Os venís al día más importante de los PaÏsos Catalans de los últimos tiempos?

Independencia-Aquest-Barcelona-CUP-independentista_ARAIMA20131020_0100_4.jpgEzker Gantxoa Angula Berrirako, 1.go Kronika. Renfeko trenean 2015/09/24

Iragorri.- Eguzkiak oraindik ez ditu nagiak atera, baina martxan gara iada. Gosari arin bat nahikoa izan dugu pilak jartzeko, irrikak eta ezinegonak egingo bait dute oraingoz erregaiaren funtzioa. 07:05ak dira eta Irungo Renfeko estazioan ilara egiten gaudela Herrialde Katalanetan dugu gogoa jarritan. Beste behin ere, gure herrian arrotz izatearen sentsazioa, gaztelerak euskara zokoratzen kartel eta langileen ahotan, trenean idada espaiñiako selekzioen konkistak erakusgai, San Sebastia,... Munduaren ikuskera bat, errealitatea ulertzeko kategoria batzuk inposatzeko ahalmen bezala definitu zuen Pierre Bourdieu soziologoak indarkeria sinbolikoa. Gehienetan Estatu egituretatik hasi eta errealitate ezberdinetan erroturiko bizitza proiektu eta ikusmirak gauzatu nahi dituzten kolektiboen gain ezartzen dena. Hemen eta orain, senti daiteke beti ekinean dabilen arren -edo horregatik akaso- askotan ikustezina egiten zaigun indarkeria hori, eta uste dut, zentzu batean bidai kronikatu honen atzeko paisai lanak egingo dituela. Guk aukeratu ez dugun arren, Euskal Herriaren eta Herrialde Katalanen artean hamarkadetan eraiki ditugun zubietako osagai garrantzitsu bat ere badelako Estatu indarkeria.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin