Noticias

Diseinuaren alde egin dute agroelikadurako enpresek, AGRO Desing Pack-i esker

Agroelikaduraren sektoreko enpresen garapenaren alde apustu egiten jarraitzen dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. Proiektu honek Irun Factory-n hasitako lan ildoari jarraipena ematen dio. Hiriko sortzaileen enpresa ekimenak babesten dituzte. Hondarribian ere, diseinua kontuan hartu dute ekonomia sustatzeko azken ekimenetan. Artisauekin eta diseinatzaileekin lanean ari dira, pieza berriak sortzeko proiektu batean.

Azken hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa

Data: 
Asteazkena, Urria 7, 2015 - 19:30
Non: 
Zabaltza plaza
Antolatzen du : 
TAS

Beste behin ere genero indarkeriaren ondoriozko emakume baten erailketari erantzun beharrean aurkitzen gara. Horretarako bihar kontzentrazioa burutuko da Txingudi Ant-Sexistak deiturik Zabaltza plazan arratsaldeko 19:30etan.

ASKI DA! ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!

Kabigorriko ostegunetako bertso gauak 2015-2016, Urriaren 8tik aurrera

Hemen dira Kabigorriko ostegunetako bertso gauak. Urriaren 8an izango da lehen saioa, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta aurreko bi ikasturtetan bezalaxe, hala izango da datorren urteko ekainera bitarte ere; ilabeteko lehen ostegunetan (salbuespenak salbuespen), 19:30etatik aurrera, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin