Lau urte geroago borrokan darraigu pentsio publiko duinak, bidezkoak eta nahikoak lortzeko
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Urtarrilaren 15ean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestatuko gara Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Eibarren, Ondarroan, Tafallan, Altsasun eta Lizarran, 2018an hasitako mobilizazio jendetsuen laugarren urteurrena ospatzeko. Urte hauetan milaka eta milaka pentsiodunok kalean izan gara, eta gobernuek Pentsioen Sistema Publikoaren (SPP) etorkizunari buruz hartutako erabakiak baldintzatu ditugu.