mobilizazioak

Euskara

Asteazkenean 19:00etan Ibon etxera ekartzeko kontzentrazioa Irungo epaitegien aurrean

Data: 
Asteazkena, Urria 18, 2017 - 19:00 -tik Osteguna, Urria 19, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Irungo epaitegien aurrean

Espainiako espetxe politika kriminala Ibon Iparragirre preso politikoa hiltzen ari da. Ibonek hiesa dauka. Atxilotu eta Sevilla II espetxera urrundu zutenean bere karga birala zortzikoiztu egin zitzaion. 2011n, bere osasun egoera larriaren ondorioz, espetxe araudiko 100.2 artikulua ezarri zioten. Artikulu horren arabera espetxe arindua ezarri zioten eta horrek espetxealdia bere etxean betetzea ahalbidetu zion.

Mobilizazio berria igande honetan Kataluniaren alde

Data: 
Igandea, Urria 8, 2017 - 11:00 -tik Astelehena, Urria 9, 2017 - 10:55 -ra
Non: 
Mosku eta Zabaltzen Plaza
Antolatzen du : 
Irun Kataluinarekin

IMG_7265.JPG

Igande honetarako, hilak 8, antolatu dugun performance (11:00 Mosku-Urdanibia) zein elkarretaratzearen berri (12:00 Zabaltza plaza) ematen dizuegu atxikita duzuen dokumentuan. Kataluniako prozesuarekin elkartasunean eta Estatuaren jarrera salatzea dugu xede.

Irailaren 16an Bilboko Autonomia kalea betetzeko deia egin du Gure Esku Dagok (Autobusak Irundik)

Ilusioz bizi dugu une historiko hau. Ilusioz, itxaropenez, arduraz eta, batez ere, arretaz. Kataluniak urriaren 1ean hitzordu bat du demokraziarekin, hitzordu bat du etorkizunarekin. Hilabete barru bide emango zaio katalanen hitzari eta borondateari. Gehiengo zabalez, etorkizuneko estatus politikoa erreferendum baten bidez erabakitzera doaz. Kataluniako herriaren ametsa betetzera doa eta haien ametsa gurea ere bada: herritar gisa erabakitzea.

Orriak

RSS - mobilizazioak-rako harpidetza egin