mobilizazioak

Euskara

Maiatzren 20an Fleury espetxera martxa

Euskal preso politikoak urrundu zituztela 30 urte betetzen diren honetan, Kalera kalera ekimenak "Maite zaituztegu, kalera!" leloarekin kartzeletara martxa antolatu du. Maiatzaren 20an autobusez martxa Euskal Herritik Espainiako eta Frantziako sei kartzelatara: Curtis, Fleury, Picassent, Puerto, Roanne eta Saint Maur.

1.977KO Amnistiaren aldeko aste odoltsuaren 40. urteurrena. JOSU ZABALARI OMENALDIA

Kalera kalera.- Indar errepresibo espainiarrek 7 hildako utzi zuten Euskal Herrian duela 40 urte preso politikoentzat Amnistia eskatzeagatik. Manifestazio nazional batekin Errenteria-Oreretan ekarriko dugu guzti hura gogora larunbat honetan 17:30etan.

Gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzeko ordu t'erdiko enkartelada larunbatean Hondarribian

Data: 
Larunbata, Apirila 29, 2017 - 12:30 -tik Igandea, Apirila 30, 2017 - 13:55 -ra
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalea

SARE Hondarribiak enkartelada berezia egin nahi du datorren larunbatean, hilaren 29an, San Pedro kalean, gaixotasun larriak dituzten presoen etxeratzea eskatzeko. Hamabi eta erdietan hasi eta ordu bietan bukatzeko.

Bi txanda izango dira, 45 minutukoak. Prest bazaude parte hartzeko bidali whatsappa zenbaki honetara 688728655, esanez zein txanda datorkizun hobeto, antolatu behar baitute.

Orriak

RSS - mobilizazioak-rako harpidetza egin