Berriak

Gorenak banketxeen alde egin eta IRPHaren aurkako epai bat bertan behera utzi du

argazkiaEspainiako Auzitegi Gorenak gaur jakitera eman duenez, datozen egunetan epai bat argitaratuko du, non IRPHaren klausula baliogabetzen zuen epai baten aurka Kutxabankek jarritako helegitea aintzat hartuko duen. Gorenak ulertzen du beraz, tramitera onartu duen lehen IRPH kasuan, mailegu hori IRPHari lotzen zuen klausula ez dela abusuzkoa.

II. Marlaxka Gabonetako Xake txapelketarako izen ematea abian da (SUB-16+gurasoak/laguntzaileak)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, abenduaren 8an, osirala, burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako + guraso eta laguntzaileentzat  II. Gabonetako Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.

Kontzertua Kabigorrin: Iria Estevez e Gonzo Pina

Data: 
Larunbata, Azaroa 25, 2017 - 23:30
Non: 
Kabigorri, Peña kalea, Mosku
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Clave de FaDo eta Arifi-ren bi partaide diren (Buros,Raiz y evolucion, nazioarteko lehiaketaren azken edizioko irabazleak) Iria Estévez eta Gonzalo Piña, lusofonia protagonista duen bidai musikala eskainiko digute oraingoan. Hainbat urteko karrera arrakastatsua darama bikoteak,non bertsio zein abesti propioak jotzen duten, mota askotako jaialdietan,ekitaldi kulturaleetan eta penintsula osoko eszenatokietan parte hartuz (Lugo, Jerez de la Frontera, Kabigorri Irún, Programa Cultural Tapia, Mosteiro de SanFins Portugal,  León, Galicia, etc) Nahiz eta orain arte aipagarriena den,Zeca Afonsoren omenez egindako omenaldian eskeinitako aktuazioa,Braga hirian,non bikotea Galiziako musika eszenan errebelaziorik zoragarriena bezala hitz egin zuen bai kritikak bai publikoak.

"La Jaula Invisible": Emeki Elkarteak antolatutako antzerkia

Data: 
Ostirala, Azaroa 24, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Azaroa 25, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Auditorium
Antolatzen du : 
Emeki Elkartea

emekikartelaaz17.jpgDatorren ostiralean, hilaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Hondarribiko Auditorium-nean, Emekiren eskutik Udalarekin batera, "El Escondite" taldearen "La Jaula Invisible" antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Sarrera 3 euro.

Artedrama-ren HOZKAILUA, LINBO PLANETA eta HEREJEEN ALABA antzezlanak ikusgai aste hontan

Aste hau, proposamenez bete-beteta dugu, HOZKAILUA gure antzezlanaren bi emanaldi izateaz gainera, Dejabu Panpin Laborategiko lagunek LINBO PLANETA haurrentzako ikuskizunaren ESTREINALDIA dute!

Eta igandean Ander Lipusek HEREJEEN ALABA liburuaren irakurketa musikatuan parte hartuko du Tabakaleran.

Hitzorduak:
 - HOZKAILUA
     · Asteazkena, azaroak 22: Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00tan.

Eneko Goiak eztabaida irekitzeari ezezkoa eman duela salatzen du Satorralaiak

Eneko Goia alkateak eztabaida irekitzeko eskaera berri bati ezezkoa eman diola salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Ezezko hori Osoigo.com eragin politikoko plataforma digitalaren bidez  azaroaren hasieran Donostiako Udaletxeko 5 politikariri egin diegun galderaren haritik etorri da.

Zaldunborda auzitan!

Abotsanitz.- Ekaineko Udalbatzan onartu zen Hondarribiko HAPOa.(Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra).

Abotsanitzek irregulartasunak egon zitezkeela adierazi zuen, eta onarpenera eraman aurretik zalantza horiek argitzea eskatu zuen.

Bada EAEko Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du elkarte batek Zaldunbordaren birkalifikazioari jarritako helegitea.

Orriak