Berriak

Aste honetan obren hastapena geldiarazteko hainbat mobilizazio egingo dira eta larunbatean manifestazioa deitu du Satorralaiak Antiguatik Alderdi Ederrera

Aste honetan hainbat mobilizazio egingo dira Donostiako Metroaren pasantea eraikitzeko asmoz Antiguan iragarri duten obren hastapena geldiarazteko eta larunbatean manifestazioa deitu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak Antiguatik Alderdi Ederrera. Metroaren bultzatzaileek lanak aste honetan hasiko direla iragarri dute.

Manifestazio jendetsua Ibarbengoako parkingaren aurka

Larunbatean,azaroak 11, mila pertsona baino gehiago bildu ginen euripean Telletexeko plazan 12:30etan Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioan. Lehenago, 12etan, hainbat zutabe atera ziren udalerriko hainbat puntutatik, parkingaren aurkako arrazoiak irudikatzeko.

ANDRA MARI BIZIRIK zutabea, Bentatik , Andra mari auzoaren urbanizazioa salatzeko. Lur barik arnasik ez!.

IV Osasun Jardunaldiak (Alde Zaharra San Juan elkarteak antolatuak)

Alde Zaharra San Juan elkarteak aurten ere IV Osasun Jardunaldiak antolatu ditu, elkarte, partikular eta administrazio publikoaren organismo desberdinen laguntzari esker. Gainera kasu honetan, Irungo Udalari esker aurtengo ekintzak, elkarteak daukan lokal berrian izango dira.

 · “Bihotz-biriketako bizkortze tailerra”

Azaroko ekimenak San Miguel Adinekoentzako Zentroan

> Azaroak 9, 16:00etan
   - BILERA: Irun Emakumeon Hiria “Puntu Beltzak”

> Azaroak 11
   - San Migueleko jaietako argazki erakusketa eta merienda

> Azaroak 18, 17:00etan
   - BIDEO-FORUM: “Antonia” filma, Bidasoaldeko Elkarte Feministarekin

> Azaroak 24, 17:00etan

Hitzaldia eta dastatzea Elitxun: elikadurako eta osasuneko ohitura onak

Data: 
Asteazkena, Azaroa 15, 2017 - 18:30
Non: 
Elitxu auzo elkarteko egoitza (Euskalherria, 25)

Hizlaria: Amadeli Dïaz
Sukaldaria: David Rodrïguez (Danako)
Kolaboratzaileak: Dori, Gloria, Lucía, Jesús eta Patxi
Tokia: Elitxu auzo elkarteko egoitza (Euskalherria, 25)
Eguna: Azaroak 15, asteazkena
Ordua: 18:30

Aiako Harrian tiroz botatako kurriloaren kasua Fiskaltzan salatuko du Eguzkik

Aiako Harriko ehiza-lerroan kurrilo bat (Grus grus) bota dutela salatuko du Eguzkik Fiskaltzan. Hegaztia, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan “interés bereziko” gisa sailkatua, astelehenean aurkitu zuten. Hankak zisko eginda zituen. Handik ordu gutxi batzuetara hil zen.

Orriak