Berriak

Adinduentzat Zine Foruma

Data: 
Larunbata, Urria 28, 2017 - 17:00 -tik Igandea, Urria 29, 2017 - 14:55 -ra
Non: 
San Miguel Adinekoentzako Zentroa

San Miguel Adinekoentzako Zentroa.- Bihar gurean antolatu dugun Zine Forum zikloarekin hasiko gara, hilabetero pelikula bat ikusi eta ondoren eztabaida izango delarik.

Hilabetero larunbat batean burutuko da, hurrengo larunbata 28an izango da lehenengoa, arratsaldeko 17tan.

Satoralaiak Donostian metroaren inposaketaren aurkako mobilizazioak deitu ditu

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datozen egunetan hainbat ekintza antolatu ditu eta  ekimen horien buruan azaroak 18 larunbatean manifestaziorako deialdia egiten du, hain zuzen ere Donostian Metroaren obrak berehala hasteko Eusko Jaurlaritzak agertu duen asmoari ahalik eta herri-mobilizazio indartsuenarekin erantzuteko eta jendartean desadostasun zabala pizten duen proiektu hori geldiaraztea exijitzeko.

Irungo EH Bilgunearen inaugurazioa bertan behera gelditu da

Irungo EH Bildu.- Mezu honen bidez, jakinarazten dizuegu biharko aurreikusita genuen Bilgunearen inaugurazioa atzeratu egingo dela.

Egia esan, orain arte sare sozialetatik zein kaleko kartelen bidez bakarrik iragarrita genuen, beraz, espero dezagu eragozpen handiegirik sortu ez izana.

500 lagun inguruk eraman dituzte curriculumak XX.Enpleguaren Astera

Enpleguaren Astearen XX.edizioa izan da gaur Ficoban. Bidasoa bizirik-ek urtean antolatzen dituen ekimen nagusietako bat da. Bertan, kontratatzeko erraztasunak ematen zaizkie eskualdeko enpresei, eta lanpostu bat aurkitzeko aukerak, langabeei.

Oraingoan, 500 lagun inguru hurbildu dira, goizean zehar, Ficoban burutu den azokara.

Hiru espazio ezberdin

Ibarbengoako Parkingaren obrak etenda

Gaur goizean hainbat langile bertaratu dira Tosuko landara, bertan zegoen makinaria hortik kanpo eroatera. Heziak, kontenedoreak eta hondeamakina eroan dituzte besteak-beste.
Ibarbengoako parkingaren obrak etenda ei daude joan den Zapatuan ehundaka lagun berriro landan sartu eta bertan ortuak eta etxola berreraiki zituztenetik.

Badator LABen ekimen ibiltaria Hondarribira!

Data: 
Asteartea, Urria 31, 2017 - 17:30
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalea

Urriaren 31an 17:30 LABen ekimen ibiltaria San Pedro kalera iritsiko da.

Antolatu ditugunen artean honakoak aurkituko dituzue:

 - 17:30ean Lanpostu prekarietateari eta bide batez Zaldunborda proiektuari buruzko solasaldia.

 - 18:30eanGazteak eta etxebizitza, ze alternatiba?

 - 19:30ean Bukatzeko, musika izango dugu eta baita pintxo poteoa ere.

Erakusketa: Patricia Arteaga Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Urria 26, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Abendua 2, 2017 - 23:55 -ra
Non: 
Kabigorri, Peña kalea (Mosku), Irun

cartel

Txikitatik margolaritzarekiko egonezinak eta neska txiki bat izanik ikusi izandako "Barquito de papel" telesailak, Mario Torres Sánchez margolaria zuzenduta, margotzeak denbora-pasa bat baino zerbait gehiago zela ikusarazi zidan. Orain, margolaritza amets bat, ilusio bat izatetik errealitate izatera bihurtuko da nire lehen erakusketarekin.

Orriak