Berriak

Nazioarteko lan mugikortasunari buruzko II. Informazio Jardunaldia

Nazioarteko lan mugikortasunari buruzko II. Informazio Jardunaldia antolatu du Irun Ekintzan-ek, Bidasoa bizirik-en bidez. Bihar, ostegunean, urriaren 5ean izango da ekitaldia, 13:00etan Amaia Kultur Zentroan.  IESFP Bidasoa, IES Plaiaundi, Irungo La Salle, Mendibil formazio zentroa eta Pío Baroja BHI formazio erakundeetako 400 ikaslek parte hartuko dute.

Agerraldia Etorkizunaren alde

fotoOstiral honetan, urriak 6, Oarso-Bidasoako ELA, LAB, CCOO, ESK, CGT eta STEILAS sindikatuko kideok agerraldia egingo dugu pasa den martxoan Iruñean atxilotuak izan ziren gazte errenteriarren askatasuna eskatu eta urriaren 11-rako mobilizazioa deitzeko.
 
Agerraldia eguerdiko 12:00etan izango da Errenteriako Mikelazulon.

Ekitaldiz beteta dator urria Lakaxitan

Udan pilak ondo kargatuz gero, urria ekitaldiz betetako hilabetea burutu du Lakaxita gaztetxeak.
Urriaren 12an hasiera emango diote kurtso berriari eta 17:00etatik aurrera txotxongiloak ("Gatz. Titiritorto basatiak"), barbakoa eta "Indixabak" eta "Left Hook" taldeen kontzertua antolatu dituzte.

Urriaren 28an 21:00etan "Iron Fist" Baionako talea ere igoko da Lakaxitako taulara.

Catalunya-ren alde manifestazioa: 19etan Moskun

Data: 
Asteartea, Urria 3, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Urria 4, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Mosku

1-OIrunen ere Kataluniaren aldeko manifestaldi bat egongo da! Gaur, urriak 3, moskuko plazan bilduko gara Kataluniarekin bat gatozelako! Hori dela eta, animatzen zaituztegu gurekin biltzera arratsaldeko 19:00-tan; eta honen ostean, gaueko hamarretan kazeroladan parte hartzera!

U-1ean Irunen ehundaka lagunek babesa eman die Kataluniako herriari

Eguerdian oraindik Espainiako polizi demokratak oldartu egiten eta hautetsontziak indarrez eramaten arin ziren Katalunian. Ordu berean, Irunen ehundaka lagun atera dira kalera erabakitzeko eskubidearen alde eta Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.

Orriak