Berriak

Sobietar iraultzak 100 urte. OCTUBRE filmaren proiekzioa

Data: 
Osteguna, Urria 19, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Errusiako Iraultzaren 100. urteurrena dela eta ALTERNATIBA erakundeak munduko historia aldatuko zuen gertaera horren gaineko ekitaldia antolatu du OCTUBRE (S. Eisenstein 1927) filma proiektatuz, ondoren ikusleen arteko foruma zabalduz. Ekitaldia urriaren 19ean, osteguna, izango da, KABIGORRI ATENEOAN 19:30tan.

"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa Gure Moradan

"Lur azpitik lur azaleratuz" erakusketa egingo da Gure Moradan (Izaga kalea 9) urriaren 10etik 23ra.

Erakusketan, San Cristobal gotorlekuko memoriari buruz egindako lana aurkeztuko da, baita Botilen hilerrian egindako hobitik ateratzeei buruzkoa ere, 2007tik 2014ra arte, biktimen senideek eskatuta.

Hitzaldiak Koldo Plaŕekin eta Paco Etxeberriarekin

Ostegunean "irekiera jaialdia" lakaxitan

Data: 
Osteguna, Urria 12, 2017 - 17:00 -tik Ostirala, Urria 13, 2017 - 16:55 -ra
Non: 
Lakaxita

"Udazkena bero dator lakaxitan. Zuhaitzak biluzten diren aldi berean, autogestioz janzteko proposamena helarazten dizugu Lakaxitatik. Autogestioa zoriontsu eta asko bizitzeko modu bakarra delako! Animatu parte hartzera!"

"irekiera jaialdia"
Ostegun honetan, hispanitatea eta Guardia Zibilaren patrona ospatzeko asmorik ez duten guzti horientzako proposamena Lakaxitatik. Kurtsoa ganoraz hasteko irekiera jaialdia!

AUTOGESTIÓN, AUTONOMÍA E INTERDEPENDENCIA liburuaren aurkezpena

Data: 
Asteartea, Urria 10, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Urria 11, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea

AUTOGESTIÓN, AUTONOMÍA E INTERDEPENDENCIA
Construyendo colectivamente lo común en el disenso
Coord.: Javier Encina, Ainhoa Ezeiza y Sandra Viviana Sánchez
Ed: Volapük

Asteartea, urriak 10
19:00h
Koldo Mitxelena Kulturunea
Donostia

Hizlariak:
 - Javier Encina (UNILCO-espacio nómada)
 - Ainhoa Ezeiza (EHU-UPV)
 - Emiliano Urteaga (Universidad Autónoma de la Ciudad de México)

Labore Txingudiren aurkezpen bira urrian

photo_2017-10-06_08-30-43.jpgLabore Txingudi kontsumo arduratsurako elkarteak aurkezpen bira egingo du gure eskualdean urrian zehar. Proiektua ezagutu, nola funtzionatzen duen jakin, galderak egin, edota bazkidetza egiteko aukera izango dugu bertan. Gainera, elkarteak banaketa puntuen aurkezpena egingo du. Izan ere, orain arteko dendaz gain (Anaka kaleko 20 zenbakian), produktuak eskualdeko beste puntuetan jasotzeko aukera irekiko baitute.

Orriak