Berriak

Metroaren pasantearen lanetan leherketak egingo direla esan du eraikuntza enpresak eta Eusko Jaurlaritzak ukatzen du

Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren sailaren esaneten, Metroaren pasantearen lanetan leherketak egingo direla ohartaraziz Antiguan azken egunetan Moyua eraikuntza enpresaren sinadurarekin buzoneatu diren orriak “gezurrezkoak” dira.

Obrak hasi eta gelditu dira Tosun pertsona bat kateatu delako honda-makinen aurrean

ilabete bat baino gehiago pasa da ehundaka ekintzaileek Tosuko landa berreskuratu zutenetik. Denbora honetan exkabadorek hondatutako etxolaren ordez beste bat eregi eta bertan bizitzen jarraitu dute, azken urtean bezala.

IRUNGO EH BILDU Azaroak 25en inguruan

a25.jpgIrungo EHBildun garbi daukagu azaroaren 25a, emakumeen kontrako mota guztietako indarkeria gaitzesteaz gain, indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiak gaitzesteko eta aski dela esateko egun bat dela. Eta egun horretan erakunde publikoek, bereziki, borroka horretan dugun lehentasunezko agente-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartu behar dituzte. Emakumea izateagatik soilik indarkeria jasateko aukera txikiena dagoen bitartean, gure herrian ez dugu bakea edo normalizazioa lortuko.

Izaera ekintzailea sustatzea Lanbide Heziketa zentroetan

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik garapen agentziaren bidez, eskualdeko Lanbide Heziketako ikasleen artean izaera ekintzailea sustatzeko eta babesteko lanean jarraitzen dute. Azken ekintzetako bat izan da IKAS-STARTUP gida osatzea. Metodologia arinak ditu, eta eginez ikastea oinarri duen esperientzia ikuspuntua garatzen du.

Iratxe Reau Sud Francilien espetxera lekualdatu dute

Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoa lekualdatu dute, Fresnesgo espetxetik Reau Sud Francilien presondegira (930 km).

Iratxeri idazteko hauxe da helbidea:
Sorzabal Diaz Iratxe
9533-Cellule 108
Centre Pénitentiaire du Sud Francilien (femmes)
Le Plessis Picard
Réau
77558 Moissy Cramayel Cedex
France

Orriak