Berriak

Metroaren pasanteari buruz OSOIGO ekintza babesteko deia

OSOIGOk ekintza berri bat martxan jarri du Gipuzkoako Batzar Nagusietako 5 politikarik honako galdera erantzun dezaten eskatzeko:
Metroaren pasantearen inguruan  herritarren iritzia ezagutzeko helburuarekin, prozesu parte-hartzaile bat irekitzeko prest egongo zinakete?

Galdera honako politikariei zuzenduta dago: Markel Olano (EAJ/PNV), Xabier Olano (EH Bildu), Patricia Gete (Podemos), Juan Caros Cano (PP) eta Denis Itxaso (PSOE).

Abenduan Irunen pertsona bakarrak ezabatu zuen bere izena Lanbide zerrendetatik

Jakitera eman dituzten datuen arabera, abenduan 26 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetatik.

Irunen pertsona bat gutxiago dago orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 3.622 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %12,5 hain zuzen. Iazko abendukoko hilabetearekin konparatua 377 langabe gutxiago daude orain Irunen.

2018ko lehendabiziko Kabigorriko bertso gaua urtarrilaren 4an

Data: 
Osteguna, Urtarrila 4, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Urtarrilaren 4an izango da urteko lehendabiziko bertso gaua, eta bertan Iñaki Zelaia, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Andoni Zelaia eta Abel Zabala ariko dira bertsotan. Gaiak jartzen Aitor Errazkin ariko da, eta bat-bateko saioaren aurreko bertso jarriak, aldiz, Adrian Arrutiren eskutik helduko zaizkigu. Aukera bikaina, beraz, urteari hasiera ongi emateko.

Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Urtarrilareen 13an Bilbora joateko autobusa Hondarribitik

SAREk urtero bezela presoen aldeko manifestazioa antolatu du urtarrilaren 13rako. Aurten, goizetik egongo dira ekitaldiak, jokoak, eta abar.

Hondarribian, autobusa beti bezela antolatu da arratsaldean 3tan Miramartik aterako dena.Jendea apuntatuz gero prest gaude goizean beste bat ateratzeko.

Apuntatzeko SAREko Wasapera 688728655  izena bidali behar da .

Olentzero datorren igandean helduko da Olaberriara

Data: 
Igandea, Abendua 24, 2017 - 18:30
Non: 
Perujaran kalea, 1
Antolatzen du : 
Olaberriako Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak Olentzeroren etorrera antolatu du beste urte batez Olaberria auzora. Datorren igandean, abenduaren 24ean, gure ikazkin kutuna Arrillarango zelaietatik jaitsiko da bere astoarekin, opariz betetako bere gurdiarekin eta lastargiekin ibilbidea argiztatuko dion auzokide talde batekin.

Perujarango etxeetako arkupeetan umeak egongo dira bere zain, beraien gutunak eman eta argazkiak ateratzeko.

Orriak