Berriak

Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara sailkatzeko zonala

Hondarribia Marlaxka Xake klubak Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin, datorren otsailaren 16an, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketara joateko sailkapen zonala antolatuko du .

BIDASOALDEKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA 2018 - TXAPEKELTAKO OINARRIAK
JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2018ko Otsailaren  16an, ostirala.

Otsailak 1ean, ostegunarekin, bertso gaua Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Otsaila 1, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Datorren ostegunean, otsailak 1, izango da Kabigorriko otsaileko bertso gaua.

Bertan, Manex Agirre aramaioarra, Xabier Sukia oriotarra, Maider Arregi oñatiarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" oiartzuarraren esanetara. Bertso jarrien ardura Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k berak hartuko du.

URGENTE: Datorren astean Siriako azken bonbardaketen eraginez desplazatuentzat premiazko bilketa egingo da

Datorren astean Hondarribia-Katsikasek premiazko bilketa egingo du, Siriako azken bonbardaketen eraginez desplazatuentzat. Materiala iritsiko dela bermatuta dago eta, premia eta epeak kontuak izanik, kanpaina oso azkarra eta zehatza izango da.

NOIZ: Urtarrilak 31, Otsailak 1 eta 2. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00.

NON: Puntaleko eskola zaharrean (Molla etorbidea, 1)

Pentsiodunen deialdia urtarrilak 29, astelehenerako pentsioen erosteko ahalmenaren alde

Data: 
Astelehena, Urtarrila 29, 2018 - 12:00 -tik Asteartea, Urtarrila 30, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
San Juan Plaza

Sare sozialetik egindako deialdiek, Irungo San Juan Plazan urtarrilak 15 eta 22ko elkarretaratzeak egiteko aukera eman zuten. Bailarako pentsiodun talde bat, gaur urtarrilak 24ean elkartu eta zera diogu: Irungo San Juan Plazan, Udalaren aurrean, urtarrilak 29an, goizeko 12etan egingo den deialdi berria babesten dugula. Gure pentsioen erosteko ahalmenaren alde.

Bixintxo bestak, 2. asteburua (urtarrilaren 26tik 28ra)

Data: 
Ostirala, Urtarrila 26, 2018 - 20:00 -tik Astelehena, Urtarrila 29, 2018 - 21:55 -ra
Non: 
Hendaia

Urtarrilak 26 (ostirala)
• 20:00etatik goiti: Oharkabe, Revolta Permanent eta Dj Tirri & Tery Kontzertua karpa azpian (dohainik)

Urtarrilak 27 (larunbata)
• 15:00etatik goiti: Danborrada auzoz auzo: hondartza, Orio, Sopite, Dongoxenia, Geltokia, Intzura, Beltzenia.
• 17:30: Animazioak hirian.
• 19:00: Danborrada: elkarretaratzea Errepublika plazan.

Jose Antonio Santanok, Xabier Iridoy Hirigintza ordezkaria kargutik kendu du

bidasoa.hitza.eus.- “Ezin dut Hirigintza ordezkari bezala mantendu pertsona bat harekiko konfiantza osoa galdu dena, eta gainera, ikerketa teknikorik gabeko hirigintza akordio bat lortu duela onartzen duena”. Jose Antonio Santano Irungo alkateak kargutik kendu du Xabier Iridoy (EAJ) gaur arte Hirigintza ordezkari zena. Arrazoi nagusiena, Korrokoitzeko gaiaren kudeaketa, aurreko bi esaldi horietan laburtuta.

Orriak