Berriak

Arbes eta zabaltza Plaza sinadura bilketako topaleku

hatuhitzairun.- argazkiaMartxa polita hartu dugu duela hiru aste hasi genuen bidean. Aurreko astea 452 sinadurekin hasi genuen, eta 11150ekin bukatu. 3000 sinadurak geroz eta hurbilago ditugu, baina bidea luzea da eta Hartu Hitzak ez dauka bere lana lasaitasunez hartzeko asmorik. Burubelarri jarraituko dugu lanean eta horregatik, asteburu honetan mahaiak bi gune desberdinetan kokatuko ditugu 11:00etatik 13:30tara.

Greba Feminista. Manifestazioa eta kontzentrazioa Martxoaren 8 honetan

photo_2018-03-07_17-21-58Azken asteotan Bidasoaldeko zenbait emakume, instituzioekin inolako loturarik eduki gabe, martxoaren 8a antolatzeko bildu gara. Gure bailaran emakume guztiei, hau da,emakume identitatea bere dibertsitate osoan ulertuta, zuzendutako aldarrikapen espazio aske eta siglarik gabea sortzea genuen helburu, beti ere emakume guztiok zapaltzen eta menperatzen gaituen sistema ZISHETEROPATRIARKALA iraultzearen beharra aldarrikatzeko.

Greziako poliziak Hondarribia-Katsikasen kamioia bahitu du

FB_IMG_1520326461090Lesvos irlako aparkaleku publiko batean konfiskatu dute. Paperak behar bezala eduki arren, 3.500 euro eskatzen dituzte kamioia itzultzeko

Oraingoan albiste txarrekin gatoz. Greziako poliziak Hondarribia-Katsikasen banaketarako kamioi isotermikoa bahitu du, eta 3.500 euro eskatzen ditu itzultzeko. Iazko elkartasun zozketatik ateratako diruaren zati batekin erosi zen ibilgailua, eta Accion Directa Sierra Norte (ADSN) gobernuz kanpoko erakundearekin batera Polikastron ireki zen okindegirako tresneria eramateko erabili zen. Han, ogiak banatzeko erabiltzen da.

1115 sinaduretara iristen den bultzada

fotohartuhitzairun.- Alaitasuna, poztasuna, jai giroa eta irribarre asko Irungo erdigunean ikusteko aukera egon zen larunbatean. Zoragarria izan zen larunbatean sortu zen giroa, eta dena irundarrei esker. Hartu Hitzak deialdia bota zuen, irundarren hartu eta laguntza ederra eskeini zuten. Horrela, Urdanibia plazan, San Juan plazan, Fermin Calbetonen, Zabaltza plazan eta Luis Marianon 602 sinadura jaso ziren, hau da, 2 egunetan jaso zituztenak baino gehiago. Bultzada ikaragarria izan zen 3000 sinadura lortzeko bidean, Hartu Hitza pixkanaka pixkanaka irundarren ahoetan eta belarrietan dagoen islada zuzena.

Hitzaldia, Mª Jose Noain Murua: Mujeres y Ciencia: un viaje por la Historia

Data: 
Asteazkena, Martxoa 7, 2018 - 19:00 -tik Osteguna, Martxoa 8, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Kultur Etxea
Antolatzen du : 
Emeki Elkartea

Mujeres y CienciaDatorren azteazkenean, hilaren 7a, Hondarribiko Kultur Etxean, 19:00etan,  Mª Jose Noain Muruaren eskutik hitzaldi bat izango da: Mujeres y Ciencia: un viaje por la Historia.

Nekane Juradoren HITZALDIA Hondarribian

Data: 
Asteartea, Martxoa 6, 2018 - 19:00 -tik Asteazkena, Martxoa 7, 2018 - 18:55 -ra
Non: 
Kultur Etxeko 103. aretoan
Antolatzen du : 
Abotsanitz

Kartela_hitzaldia_M8_2018_WEBMartxoak 8ari begira, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Abotsanitzek hitzaldi bat antolatzea pentsatu du.

Hitzaldia Martxoaren 6an Kultur Etxeko 103. aretoan izango da arratsaldeko 7etatik aurrera. Bertan, Nekane Jurado ekonomista, psikologo eta idazle katalandarrak bere azken liburuaren aurkezpena egingo du. "Lucharon contra la hidra del patriarcado: MUJERES LIBRES"

Emakume Artistak Erakusketa

Data: 
Astelehena, Martxoa 5, 2018 - 10:00 -tik 13:30 -ra
Non: 
Arma Plaza Fundazioa
Antolatzen du : 
Emeki Elkartea

Emeki Elkarteak antolatutako Emakume Artistak erakusketan parte hartu nahi dutenek erakusteko materiala Arma Plaza Fundaziora eraman behar dute datorren astelehenean, hilaren 5a, 10:00etatik 13:00arte.

Hondarribiko pensiodunen kontzentrazioa

Data: 
Astelehena, Martxoa 5, 2018 - 12:00 -tik Asteartea, Martxoa 6, 2018 - 11:55 -ra
Non: 
Hondarribiko Damarri Plazan
Antolatzen du : 
Hondarribiko pentsiodunen mugimendua.

fotoHondarribiko pentsiodunen mugimendua.- Datorren astelehena martxoa 5 eguerdiko 12tan Hondarribiko Damarri Plazan egingo dugun kontzentrazioa %0.25 pentsio igoeraren aurka eta Pentsio duinen alde.

HartuHitza-ek sinadura-bilketarekin jarraitzen du

Data: 
Larunbata, Martxoa 3, 2018 - 11:30 -tik 13:30 -ra
Non: 
Irun. Ikusi berria
Antolatzen du : 
HartuHitza Irun

cartelHartuHitza Irun.-  Hartu Hitza Irun elkarteak poztasun osoz ekin dio sinadura bilketen prozesuari, izan ere, pentsatzen genuena baino sinadura gehiago lortu ditugu bi egunetan: 452 guztira. Onarpen ikaragarria izan du sinadura prozesuaren hasierak irungo herritarrengan, baina fenomeno honek jarraipena izan behar du. Horretarako, larunbat eta igande honetan, aukera berri bat izango dute irundarrek Hartu Hitza Irun elkarteari laguntza eskeintzeko eta Irungo Herri Galdeketa bermatzeko.

Orriak