Berriak

Astelehenean, martxoak 5, 12:00etan, pentsiodunen elkarretaratzerako dei berria

Data: 
Asteazkena, Otsaila 28, 2018 - 18:05
Non: 
San Juan plazan, udaletxearen aurrean
Antolatzen du : 
MOVIMIENTO DE PENSIONISTAS DE TXINGUDI

fotoPentsioei dagokienez, gizon eta emakumeen arteko tartea egia mingarri hutsa da. Datorren martxoaren 8an mobilizazioak egingo dira, besteak beste, generoen arteko soldata-tartea salatzeko.

Erakusketa: Chokry, begirada bat Greziako errefuxiatuen kanpaleku batetik

Data: 
Osteguna, Martxoa 1, 2018 - 19:00 -tik Larunbata, Apirila 7, 2018 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Kabigorri

cartel

Izaera sinboliko baten itzalpean, marrazki hauek, oro har, errefuxiatuen eta gerraren gaiarekin dute lotura. Chokryren artelanak dira, Tunisiako 42 urteko gizon batenak eta duela hainbat urte Italian sukaldari ibili zen gazte batenak, hain zuzen ere.

2016an, arrazoi pertsonalak eta familiarrak zirela-eta, Europara itzultzea erabaki zuen, etorkizun oparoago bat eraikitzeko xedearekin. Haatik, bere bidea egiten hasi zenean, ezusteko garratza izan zuen: muga guztiak itxita zeuden. Hori horrela, Europara iristeko bidea hamaika zailtasunez bete zitzaion, eta harrapaturik geratu zen hainbat errefuxiatuen kanpalekutan.

145 lanpostu eskaini ditu Bidasoa bizirik-ek Turislan azokan

fotoTurismoaren sektorean espezializatutako enplegu azoka da, otsailaren 26 eta 27an egingo dena

74 lan eskaintza ezberdin proposatu ditu Bidasoa bizirik-ek, 145 lanpostu guztira

Turislan turismoaren sektoreko enplegu azoka hartuko du Ficoba erakustazokak, bigarren urtez jarraian. Otsailaren 26 eta 27an izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Bidasoa bizirik-ek, Bidasoa Eskualdeko Garapen Agentzia gisa, azoka horretan parte hartu du, lan eskaintza kopuru handi bat mahai gainean jarriz.

Bidasoko EHBildu otsailaren 22an Hondarribian burututako udalbatzaren inguruan

fotoBIDASOKO EHBILDU.-Atzo, Hondarribian, gure taldeak aurkeztutako mozio bati esker, herri honen etorkizunerako garrantzitsua den proiektu baten alde urrats sendoak eman ziren: Zubietako teknologi parkearen alde eginez, bailarako garapen teknologiko eta industrialaren aldeko akordioa lortu zen.

Irungo azterketa soziologikoa egin eta gero, aurten Jaion berreskuratzea ezinbestekoa dela ikusi dugu

JAION2018.jpgIzokin Gorrien Kofradia (IGK) "think tank"-etik, oso arduratuak gaude irunek daraman bilakaera neo-kontserbadore eta normalizantearekin. Hori genuen sena, eta azterketa estadistiko eta kualitatibo sakona egin ostean, datuek ez dute dudarako tarterik ematen: Irun hiri normalegia da. "Yrun: es lo que hay" azterketa publikatu dugu, eta ikusi, ez dagoela beste modurik egoera ber-bideratzen saiatzeko Jaion, kaleokupaziofestiboaldarrikatzailemotorizatua berreskuratzea baino.

Eskualdeko pentsiodunek mobilizazio masiboekin jarraitzen dute duintasuna erreibindikatuz

fotoJoan den ostegunean, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deituta, milaka pentsiodun Irungo kaleetatik manifestatu ziren, Udaletxetik San Migueleko INSS-eko bulegoetaraino espaloietatik joan ziren. Fatima Bañezi, Enpleguko eta gizarte-segurantzako ministroa, zuzendutako gutun bat aurkeztu zuten, bere haserrea hari erakutsiz eta pentsio justuak eskatuz.

Portu agintaritzako lehendakari berriak Pasaiako Porturako 3 plaza berriren aukeraketa prozesua bertan behera utzi du

LAB-Sindikatua.jpgPasaiako Portuko LABeko Sail Sindikalak, Estatuko Portuak, 2017an Pasaiako Porturako onartutako eskaintza publikoa (Erosketa eta Portu Zerbitzuetan 3 lan postu finko) bertan behera utzi izana salatu nahi du.

Orriak