Berriak

Urtarrilaren 26an Tosuren aldeko 3 langun epaituak izango dira

Datorren urtarrilaren 26an, Getxoko Auzitegietan, Tosuren aldeko 3 lagun epaituak izango dira.

Gertakari horrekin eta beste batzuekin, oso argi geratzen da herriko biztanleok plazaratu ditugun arrazoien aurrean Iñigo Urkulluk eta Imanol Landak duten argudio bakarra zapalkuntza dela.

Indar turistiko guztia erakutsiko dute Irunek eta Hondarribiak FITURen

FITURen (Nazioarteko Turismo Azoka) 38.edizioan parte hartuko dute Hondarribiko eta Irungo Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez. Madrilen egiten ari dira azoka, urtarrilaren 17tik 21era. Euskal Kostaldeko erakusketarien artean daude Bidasoako hiriak, Euskadiren stand-ean, 9.pabiloiean.

Bixintxo bestak, 1. asteburua (urtarrilaren 19tik 21ra)

Urtarrilak 19 (ostirala)
 • 17:30: “Pelloten itzulera” desfilearen abiatzea Beltzeniatik , De Gaulle etorbidea, Portuko karrika ,Herriko Etxeraino.
 • 18:30: Besten irekitzea Herriko Etxeko balkoiti Pellot eta Neskatxarekin.
 • 19:00: Tortilla txapelketa – haurrei zuzendua Errepublika plazan (karpa azpian).

Parisko Auzitegiak informazio gehigarria eskatu du Iratxe Sorzabali buruz erabaki aurretik

IMG_7416.JPGnaiz.eus.- Parisko Apelazio Auzitegian gaur aztertu dute Iratxe Sorzabalen aurkako hiru euroaginduei buruzko auzia, baina gaurko saioan ez du erabakirik plazaratu eta informazio gehigarria eskatu dio Auzitegi Nazional espainolari.

Auzitegi espainoleko Ismael Moreno eta Velasco epaileei argibide hauek eskatu dizkie, besteak beste: zein deliturengatik atxilotu eta inkomunikatu zuten irundarra 2001ean; ea Sorzabalek torturak salatu zituen eta zein prozedura erabili zuen; zein bilakaera izan zuen bere salaketak; ea berak eginiko adierazpenez aparte beste frogarik baduten leporatzen dizkieten delituak leporatzeko...

Korrokoitz, udal desgobernua

Sí se puede Irun.- Ezin konta zenbat aldiz entzun diegu udal gobernua eratzen duten kideei beraien ituna egonkortasunean oinarritzen dela. Egonkortasun eskasa erakusten dute beraien artean ere ez direlako ados jartzen, eta hori gutxi balitz ere, “Irunen aldeko itunaren” ardatza eratzen duten gaien berri ere ez diote ematen elkarri.

San Miguel-Anaka EHBilduren proposamenaren azterketa teknikoaren balorazioa

Gaur, EH Bilduk erregistro bidez sartu du Irungo hirigintza arloak eginiko txostenaren gainean koalizio abertzaleak egin duen balorazioa.

Txosten hau EHBilduk bulego juridiko bati eskatua da, eta bertan, San Miguel-Anakako aukera gauzagarria izan daitekeen argudioak azaltzen dira.

Alos Quartet, Oreka TX eta Aukeran dantza konpainia Hendaian

Data: 
Ostirala, Urtarrila 19, 2018 - 21:00 -tik Larunbata, Urtarrila 20, 2018 - 20:55 -ra
Non: 
Hendaiako D. Ugarte pilotalekua

Ikuskizun paregabea Bixintxo Besteen hasterako, eta dohainik.

Alos Quartetek “Garden” bakarkako hirugarren diska aurkezten du OREKA TX eta AUKERAN DANTZA KONPAINIArekin sortutako ikuskizun berrian.

Orriak