Berriak

Hondarribi prekario, maiatzak 5ean kontzentrazio bat

Autonomako langileen kontzentrazioa, beraien eskubideen alde.ELA-Gizalan Oarso-Bidasoa.- Hondarribiko udaletxeko egoera prekarioa salatzen, hurrengo idatzia egin dugu ELAtik, eta maiatzak 5ean kontzentrazio bat egingo dugu arkupetan.

Hondarribiko Udaletxea da prekarietatearen paradigma Oarso-Bidasoa eskualdean. Behin behinekotasunak plantilaren %35a gainditzen du. 82 langiletik, 43 postua dute “ en propiedad”, 19 interinitatean daude , 30 bakanteak dira eta hauetatik, gutxienez 7 ez daude beteta

Larunbatean Gasteizen "larriki gaixorik dauden euskal etxera!" lemapean burutuko den manifestaziora joateko autobusak Irundik eta Hondarribitik

SARE.- Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxeratuak izan daitezen exijitzeko, SAREk manifestazioa antolatu du Gasteizen. Rajoik hil baino bi hilabete lehenago arte ez omen ditu etxeratuko; ezin dugu honen aurrean ezer gertatuko ez balitz bezala etxean gelditu, goazen denok Gasteizera.

Gasteizera joateko autobusak eskualdetik aterako dira:
-Irun:

Maiatzak 1, sindikatuen deialdiak

· ESK, CGT, CNT, STEILAS eta CoBas sindikatuek, Grupo Oarso Taldea
   - 12:30etan Donostiako Bulebarrean (10:00etan Oreretatik Donostiara martxa)

· LAB
   - 11:00etan Baionako Geltokian
   - 12:00etan Bilboko Zabalburu plazan
   - 12:15ean Iruñako Gaztelu plazan

· ELA
   - 11:45etan Bilboko Jesusen Bihotza plazan

Larreaundi Olaberriako jaien egitaraua

Ostirala 28
20:00: Ikurriña jartzea eta triki poteoa

Larunbata 29
16:00: Haur jolasak
18:00: Merienda haurrentzat, musika eta buruhandiak
18:30: Datza Txolarte taldearekin
19:00: Zumba eta piloxing
22:00-01:30: Diskofesta

Igandea 30
10:00: Mahai tenisa umeentzako
10:00: Patata tortila prestatzea
12:00: Patata totila dastatzea

Irun, Energia burujabetzaren bidean

EH Bildu Irun.- Krisialdia hasi zenetik udaletxe askotan neurriak hartu dira haien koste energetikoak murrizteko, energiaren etengabeko igoera dela eta.

Kasu askotan, ekintza puntualak izan dira  (eta hori da gure udalak egiten duena, tartean). Baina guk beste zerbaiti buruz hitz egin nahi dugu: Efizientzia energetikoaz ari gara

Mintegia: Lanbide Heziketa Bidasoaldean

Data: 
Asteazkena, Maiatza 3, 2017 - 16:00 -tik Osteguna, Maiatza 4, 2017 - 15:55 -ra
Non: 
El Espazion, Irungo Anaka 27 kalean

Eguna: Maiatzaren 3an.

Arratsaldeko ordutegia, 16:00 etatik 19:00 etara

Tokia: El Espazion, Irungo Anaka 27 kalean.

Mintegi honetan eskualdean lanbide heziketaz dagoen informazio guztiaren berri izan dezakezu, eta zalantza guztiak argitzeko aukera, prestakuntza hori ematen duten zentroetako profesionalekin. Lan egiteko aukerei buruzko informazioa ere eman ahalko dizute.

Hondarribiko udalak preso gaixoen aldeko mozioa onartu du

Atzo Hondarribiko udalean egin zen osoko bilkuran SARE Hondarribiak aurkeztutako mozioa onartu egin zen, honako emaitza honekin: Alde EAJ, AA, EHBildu eta PSE, aurka PP.

Mozio horretan, SAREk Hondarribiko udalari eskatzen zion gaixorik dauden presoei babesa  emateko eta "instituciones Penitenciarias" delakoari eskatzeko gaixorik dauden presoak etxeratzeko.

Orriak