Berriak

San Pedro eta San Martzial jaien inguruan Alde Zaharra-San Juan Auzo elkartearen ohorra

San Pedro eta San Martzialetako jaietan murgilduta gaude, eta hiri osoan zehar poza eta umore ona ageri da alde guztietan: ensaioak, kontzertuak, kirol ekitaldiak, lehiaketak, kale ikuskizunak, desfileak…. Irundar guztientzat eta bisitarientzako era askotako eskaintza.

28an Hondarribiko Udaletxeko balkoian ortzadarraren bandera egongo da

Hondarribiko EH Bildu.- Aurreko astean egin zen Udal Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztu genuen  Aniztasun eta Identidade Sexualen aldeko adierazpena onartu, eta ekainak 28an (bihar) Sexu Askatasunaren Nazioarteko egunaren kari, elkartasun keinu moduan, egun horretan Udaletxeko balkoian ortzadarraren bandera jartzea onartu zen.

Kantineren aurkezpena, alarde 2016

Data: 
Asteartea, Ekaina 28, 2016 - 20:00 -tik Asteazkena, Ekaina 29, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Urdanibia plaza

20:00tan ibilbideari hasiera emango zaio Urdanibia plazatik, Junkal plaztxoan bukatzeko 20:15tan non eta aurkezpena hasiko den.

Ibilbidea:
Urdanibia plaza, San Martzial, Kale Nagusia, Foru kalea, Berrotaran, Joaquin Gamon, Colon ibilbidea, Fermin Calbeton, Eskola kalea, Junkal Plazatxoa.

Euskal Y: gezurrak gezurren gainetik

AHT gelditu! Elkarlana.- Abiadura Handiko Trenak, beti aipatu izan dugun bezala, alor ugari ukitzen ditu eta kalte desberdin ugari eragiten ditu. Gaurkoan, aipatutako alor desberdinetaz ditugun berriekin batera, berriak ez diren beste hainbat puntu ditugu aipagai. Berri horiek Bergarako lotunearekin eta hiriburuekin doaz lotuak.

2.eskuko liburu azoka larunbatean

Data: 
Larunbata, Ekaina 25, 2016 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 26, 2016 - 14:55 -ra
Non: 
Donostiako Alde Zaharrean (S.Vizente parean)

Eguzki.- Datorren larunabtean -ekainak 25a- 2. eskuko liburu azoka egingo dugu Donostiako Alde Zaharrean.Bertan "pagotxak" aurkituko dituzu, liburu interesgarriak euro baten -edo 2- truke.

Indarkeria sexista salatzeko kontzentrazioa

Data: 
Ostirala, Ekaina 24, 2016 - 19:30
Non: 
Zabaltza plaza

Ostiral hontan, 19.30tan, Zabaltza plazan, Gazteizen eta Angelun emadako erailketak salatzeko burutuko den kontzentraziora joateko deia luzatu nahi die Txingudi Anti Sexista elkarteak Irun eta Hondarribiako herritarrei

Berriro ere indarkeri matxistak emakume bi eta neskato biren bizitzekin amaitu du
.
Erailketa airburgarri hauekk emkumeon aurkako indarkeria den gaitzaren aurrean lanean jarraitu behar dugula azpimarratzen du.

Orriak