Berriak

Cayo Lara asteazkenean Irunen

Data: 
Asteazkena, Ekaina 22, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Ekaina 23, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
San Juan Plazan

Irungo Ezker Anitza-IU asanbladatik antolatu dugun mitinera gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan Cayo Larak, IU koordinatzaile orokor ohiak,Unidos Podemos-Elkarrekin Ahal Duguren hautagaitza bultzatzeko parte hartuko du.

Berarekin batera Jon hernandez, Isabel Salud eta Arantza Gonzalez (Ezker Anitza-IU) eta Josetxo Arrieta (Podemos) izango ditugu.

Ekainaren 26an Zarimutzak, jai egun bakarra 30 ez delako

Data: 
Igandea, Ekaina 26, 2016 - 12:00 -tik Astelehena, Ekaina 27, 2016 - 11:55 -ra
Non: 
Mosku

- 12:00tan Txupinazoa. Ondoren trikipoteoa Moskutik

- 14:00tan Kantu bazkaria (Txartelak 10€tan salgai Sunbilla,Hazia eta Aian)

- 17:00tan Jokuak artalekurantz

- Jeitsiera txarangarekin

2016-06-16 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan gurekin Hendaitz-eko kideak izan ditugu okupatu duten Gaztetxe berriaren inguruan hitzegin digutelarik. Jarraian Alaitz izan dugu Zarimutzen egitaraua eta filosofia azaltzeko, gainera "Esan Ozenki" atalean Maputxeen ingurua jardun dugu.

Bizitruk, bigarren eskuko bizikleten azoka

Data: 
Larunbata, Ekaina 18, 2016 - 10:30
Non: 
Donostiako Easo plazan

Kalapie.- 2006 urteaz geroztik, KALAPIEK, BIZITRUK, bigarren eskuko merkatuak, antolatzen du ekainean bigarren eskuko bizikletak saltzeko. Aurreko edizioetako arrakasta ikusita, Bizitruken hamargarren edizioa antolatu da ekainaren 18rako, Easo plazan.

Doble Capa eta John Ban taldeen kontzertua Lakaxitan

Data: 
Larunbata, Ekaina 18, 2016 - 20:00 -tik Igandea, Ekaina 19, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Ekainak 18an, larunbatarekin, bi talderen emanaldiak izango ditugu Lakaxitan.

DOBLE CAPA: Madrilgo bikotea dugu DOBLE CAPA; Arianne Picón baterian eta Mario Navajas Cigar Box Guitar-arekin. Musikalki proposamen interesgarria dakarte, zuzeneko indartsuaz lagunduta.

Bidegorriaren alde, txirrinda martxarekin bat

Hondarribiko EH Bilduk bat egiten dugu Abotsanitzek Hondarribirako bidegorri sare seguru eta duin bat behar dugunaren aldarrikapenarekin.

Orain arte Udal gobernuak bizikletak aisialdirako eta paseorako elementu gisa ikusi ditu soilik eta ondorioz bidegorri sarea osatzea bigarren mailako lantzat hartu izan du.

70 pertsonalitatek Donostian metroaren egitasmoa gelditzea eskatzen duen Manifestuarekin bat egin dute

Gizarteko arlo ezberdinetan (kultura, kazetaritza, unibertsitatea…) aritzen diren 70 pertsonalitatek Donostiako metroaren proiektua geldiaratzea eskatzen duen  Manifestua izenpetu dute.

Orriak