Antxeta Irratia Aktualitatea

Suscribirse a canal de noticias Antxeta Irratia Aktualitatea
Actualizado: hace 1 hora 6 mins

Hondarribia Arraun trainerilletan ere Gipuzkoako txapeldun

Lun, 2024-05-13 10:56

Asteburu honetan Getarian ospatu den senior gizonezkoen trainerillen Gipuzkoako bandera Hondarribira ekarri dute, ohorezko txandan Oriori, Getariari eta Donostiarrari gailenduz.

Categorías: Antxeta Irratia

2024ko maiatzaren 13ko berriak

Lun, 2024-05-13 10:49
Categorías: Antxeta Irratia

Txingudikoak direla elkartasunez ospatuko dute ekainaren 1ean

Dom, 2024-05-12 12:11

Txingudi Ikastolako hezkuntza komunitatea trinkotu eta bere baitan gordetzen duen aniztasunetik, euskara eta euskal kulturari bultzada emateko egun osoko jaialdia ospatuko dute ekainaren 1ean. Guraso Elkarteak antolatuta, euskal dantza, trikitixa, kantu-bazkaria, haurrentzako pottokak, tailerrak, apar festa, puzgarriak... eta AstoKK Bingo solidarioa ere antolatu dute aurten, Irungo Euskal Jira laguntzeko, eta bidenabar, Irungo baserriak babesteko beharra aldarrikatzeko.

Categorías: Antxeta Irratia

Lau greba egun deitu ditu ELAk Irunbus zerbitzuetan

Vie, 2024-05-10 17:08

Maiatzaren 13, 20, 27, eta 31rako AUIF Irun-Hondarribiko hiri-autobusen enpresako langileek greba deitu dute, KPIaren eguneratzea bermatzea, urtean 200 lanordu gutxiago eta jasandako erasoak sahiestuko duten segurtasun gehiago aldarrikatuz. Lehen egunerako, datorren astelehena, Irunbus zerbitzuan %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituztela jakitera eman du Irungo Udalak. 

Categorías: Antxeta Irratia

Ertzaintzak herritar bati kalean egindako erasoagatik azalpenak eskatu ditu Irungo EH Bilduk

Vie, 2024-05-10 16:53

Human Rights fundazioak ere EAEko fiskaltzan salatzea aztertzen ari da Irungo San Miguel auzoan gertaturiko polizia gehiegikeria. Ertzaintzak baieztatu du joan den abuztuan eman zela ostiral goiz honetan sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daitekeen erasoa. Pertsona bat ikuste da udaltzain eta ertzainekin eztabaidan, eta ertzainetako batek honi ukabilkada jo eta lurrean utzita alde egiten du. 

Categorías: Antxeta Irratia

Muliateko murala auzolanean margotzeko deia egin du Judas Arrietak bihar, «emaitza baino prozesua garrantzitsuagoa» dela azpimarratuz

Vie, 2024-05-10 15:14

Kandido Saseta plaza aniztasunaren eta herritarren arteko loturaren ikur bilakatuko duen 3,5 x 20 metro luzeko horma-irudia margotzeko, hondarribitar oro gonbidatua da 16:30etik 01:00a artean. Hilabeteotan bizilagun eta herriko 60 haur baino gehiagorekin ondutako diseinua horman irudikatzeko txanda iritsi da.   

Categorías: Antxeta Irratia

IAM «lehenbailehen» aktibatzeko, agintaldirako diru-partida proposatuko du Udal Gobernuak kreditu aldaketan

Vie, 2024-05-10 14:17

Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren finantzaketa konpromisoak lortzeko lanean jarraitzen duten bitartean, Espainiako Eskubaloi Federazioko presidenteak pabilioia eraikiko den kokapenera bisita egin du gaur Irungo Udaleko  eta Bidasoako ordezkariekin batera. Hirigintza prozesuari «argi berdea» eman ondoren, Udalak proiektua azkartzeko aurrekontua bideratu nahi du ondoko udal kreditu aldaketan, 2029ko Munduko Eskubaloi Txapelketa jaso ahal izateko. 

Categorías: Antxeta Irratia

Berako Bidazi elkarteak 10 urte bete ditu

Vie, 2024-05-10 12:09

Denda sortu zutenetik 10 urte pasa badira ere, Bidazi orain dela 14 bat urte hasi zen lanean Alkaiagako lokal batean bertako produktuak elkartea sortu zutenen artean trukatuz. Errelebo falta somatu dute azken aldian, baina hala ere gogoz hartu dute hamargarren urteurrena eta horren bueltan, urte osoan zehar hainbat ekitaldi ospatuko dituzte.

Categorías: Antxeta Irratia

Elutxa Txarangak "Ttak!" diska kaleratu berri du bere 10.urteurrenaren harira

Vie, 2024-05-10 11:49

Herriko bertze artistekin batera ondutako hamaika kantu ditu Lesakako Elutxa Txarangak kaleratutako "Ttak!" diskak, baita zenbait bertsio ere. 2023an 10 urte bete zituzten eta horren harira aritu dira diska honen inguruan lanean. 

Categorías: Antxeta Irratia

Hondarribiatik pasako da ‘Itzulia Women’ lasterketa igandean

Vie, 2024-05-10 11:08

Emakumezkoen Itzuliaren hirugarren eta azken etapak trafiko aldaketak eragingo ditu herrian. Jaizkibel menditik helduko dira Hondarribira, eta Labreder, mendebaldeko sahiesbidea eta aireportuko errepidea ere itxi egingo dituzte igandean 11:15ean lasterketa iragan arte.

Categorías: Antxeta Irratia

Antxetatik Nafarrora (2024-05-09)

Vie, 2024-05-10 10:16

Antxetatik Nafarrora (2024-05-09)

Categorías: Antxeta Irratia

Udal aitzinkondu parte hartzaileen prozesua azken fasean sartu da Urruñan

Vie, 2024-05-10 08:24

Ekainaren 10a arte urruñarrek bozkatu ahalko dituzten proposatutako lau proiektuak ezagutarazteko, eta zalantzak argitzeko, bilkura publikoa egingo dute maiatzaren 18an herriko kontseiluko gelan.

Categorías: Antxeta Irratia

Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

Jue, 2024-05-09 12:22

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.  

Categorías: Antxeta Irratia

II. Bizibide Enduro Txapelketa ospatuko da asteburuan Lesakan

Jue, 2024-05-09 11:13

Lasterketa ekitaldi nagusia izanen bada ere, aste osoko egitarua antolatu du Lesakako Udalak bizikletaren bueltan. Gaurtik hasita, dokumental baten proiekzioa, solasaldiak, birziklapen eta argazkilaritza tailerrak eta haurrentzako eta kirolari egokituentzako lasterketak izanen dira herrian.

Categorías: Antxeta Irratia

Gazteen ideia berriak entzuteko 'Kafe Topaketa' antolatu du Konekta Zerbitzuak ostiralean

Mié, 2024-05-08 13:23

Irungo gaztelekuek aurten izan duten dinamika parte hartzailearen hari beretik antolatu nahi dute udako programazioa ere. Hortaz, Konekta Zerbitzutik 16-25 urte arteko gazteei deia luzatu diete, haien ideia berriak partekatzeko.

Categorías: Antxeta Irratia

Gipuzkoako Erroten Eguna ospatzeko bisita antolatu du Oiasso Erromatar Museoak igandean

Mié, 2024-05-08 13:16

Maiatzaren 12an Gipuzkoako Erroten III. Eguna ospatuko da, eta Irungo Oiasso Erromatar Museoak bere bilduma iraunkorrak gordetzen dituen bi altxor ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu. Batetik, duela 3.000 urteko Intxurreko esku-errota, eta Arditurriko kristo aurreko I-II. mendeen arteko harrizko errota bestetik.

Categorías: Antxeta Irratia

Eñaut Uruñuela koordinatzaile teknikoa izendatu berri du Bidasoak emakumezkoen eskubaloia indartzeko

Mié, 2024-05-08 12:50

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak, eta hainbat urtez daramatzaten proiektuari jarraipena emateaz gain, aurrerapauso bat eman nahi dute.

Categorías: Antxeta Irratia

‘Le Monument Préféré des francais’ izendatua izateko lehian sartu da Hendaiako Abadia jauregia

Mar, 2024-05-07 16:13

Antton Abadiaren aginduz 1864tik 1884ra Violet Le Ducek eraikitako estilo neogotikoko jauregiak 67.268 bisitari jaso zituen iaz. Eta aurten frantses estatuko 14 monumentu esanguratsuenen arteko finalera sailkatu daiteke. Akitania Berriko bi ordezkarien artean hautatzeko bozka epea maiatzaren 24an itxiko dute.

Categorías: Antxeta Irratia

«Azalean betirako tatuaje bat egiteko bezeroak zurekin egiten duen konfiantza, zerbait handia da»

Mar, 2024-05-07 15:28

Maialen Caballero (Mai deitzen diote eta hala gustoko du) 28 urteko hendaiarra da, eta 10 urte daramatza tatuajeak egiten. Primeran plataformak estreinatu berri duen sukaldaritza eta tatuajeak uztartzen dituen DASTATTOO saioko gidaria eta protagonista da. Baina pantailen ospetik urrun ere, Behobian duen estudiotik azala lientzotzat duen tatuajearen artelanetan darama burubelarri sei urte.

Categorías: Antxeta Irratia

zuriñe rodriguez

Mar, 2024-05-07 14:53
Categorías: Antxeta Irratia

Páginas