Antxeta Irratia

Maialen Bereau

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-05-24 14:25
Categorías: Antxeta Irratia

Turismo jasangarria ardatz hartuta, bisitariak urte osoan erakartzeko estrategia lantzen ari da Foru Aldundia

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-05-24 12:42

Bidasoa eskualdean, kultura eta tradizioan oinarritutako turismo jasangarria bultzatu eta sektorea desestazionalizatzeko estrategiaren helburuetan sakondu nahian dabil Gipuzkoako Foru Aldundia. Sektorearen indargune eta ahuleziak bertatik-bertara ezagutzeko, arloko foru diputatua Irun-Hondarribiko agintariekin eta sektoreko eragileekin bildu da aste honetan egindako bisitan. 

Categorías: Antxeta Irratia

Gazte Eguna ospatuko dute Lesakan larunbatean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-05-24 12:10

Gazte Egunean parte hartzeko adinik ez dutela uste dutenek ere, Merkatu Ttikia, antzerkia, kontzertuak, sukaldaritza tailerra eta poesia  errezitaldi musikatuaz gozatzeko aukera ere izanen dute.

Categorías: Antxeta Irratia

"Elkar entzunaz konponbidea eraiki" elkarrizketa osorik ikusgai

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-05-24 10:56

Maiatzaren 23an Hondarribiko Kultur Etxean izandako saioan luze-zabal erantzun zien Igor Enparan alkateak herritarren galderei · Alardearen gaiaren inguruan, "adiskidetzea" helburu duela berretsi zuen, eta horren inguruan pausuak ematen jarraituko duela

Categorías: Antxeta Irratia

400 pertsona baino gehiagok izan dute Ficoban lan elkarrizketak egiteko aukera

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-05-24 10:36

Udazkeneko azken saioan baino lan eskaintza urriagoa bazen ere, udaberriko XXXI. Enpleguaren Astean eskualdeko 40 enpresek zerbitzuak, industria eta eraikuntza arloko 131 lanpostu betetzeko lan elkarrizketak egin dituzte Ficoban.

 

Categorías: Antxeta Irratia

Antxetatik Nafarroara (2024-05-23)

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-05-24 08:07

Antxetatik Nafarroara (2024-05-23)

Categorías: Antxeta Irratia

Bidasoa Attak! | Punk Bolivian

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-05-23 19:33

Dirudienez punkaren epidemia lurreko bazter gehientsuetara iritsi da eta Bolivia ez da gutxiago, saioa hontan Boliviako punkaren historiari buruz arituko gara eta bertako hainbat talde entzunen ditugu

Categorías: Antxeta Irratia

«Gure herrikidearen figura ahanzturatik berreskuratu eta orain arte zergatik inork ez zekien ezer argitu nahi genuen»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-05-23 12:21

Orreaga Filmak ekoitzitako “Hondarribiko Gorria: Jesus Carrera” dokumentala maiatzaren 31n estreinatuko dute alderdi komunistako Idazkari Nagusi izatera iritsi zenaren jaioterrian. Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean egingo dute lehen proiekzioa arratsaldeko 19:00etan, eta dagoeneko 70 bat sarrera besterik ez dira geratzen. Aitor Baztarrika zuzendaria eta ikerketa eta aholkularitza historikoa eman duen Aitzol Arroyo izan ditugu Goizeko Kafean gonbidatu. 

Categorías: Antxeta Irratia

Aparteko denboraldiaren aitortza egin diote Irungo hautetsiek Bidasoari

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-05-23 12:00

Asobal Plenitude Liga asteburu honetan Cuencan amaituko du C.D. Bidasoak, eta maiatzaren 31n Errege Kopan lehiatu beharko du oraindik. Baina etxeko lanak eginak dituela eta txapeldunorde izendatuta EHF Europa Ligarako txartela eskuratu ondotik harrera egin zion Udal Korporazioak atzo.

Categorías: Antxeta Irratia

Urtetan izandako parte hartzerik apalenarekin abiatzen da Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-05-23 11:04

Joan den urtean 12 izan ziren parte hartu zuten herriko ostalariak. XV. edizio honetan, aldiz, zazpi ostatu-jatetxek baizik ez dira animatu Iberiar Penintsulan Erdi Aroan eskura zeuden osagaiekin egindako pintxoen aparteko lehiaketa honetan.

Categorías: Antxeta Irratia

Zipriztina Mafia: Pasatako garai oro beti okerragoa

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-05-23 10:28

Errepresio eta bazterkutzatik ahalduntze bidera 

Categorías: Antxeta Irratia

Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Hondarribia Dantzan jaialdiaren bueltan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-05-22 17:16

Kemen dantza taldeak “Hondarribia Dantzan” jaialdia antolatu du maiatzaren 23tik 26ra. Joan den urtean bertan behera utzi behar izan zuten ekitaldia, baina indarberriturik dator aurtengo edizioa, eta igandean Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute kalez-kale Irun, Hendaia, Hondarribia, Oñati eta Galdakaoko dantzariekin batera. 

Categorías: Antxeta Irratia

Itsas kirol eta aisialdi nautikoa denen eskura dagoela erakutsi nahi du Itsasoratu jardunaldiak aurten

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-05-22 16:47

Maiatzaren 25ean Kirol Kaian ospatuko den Itsasoratu jardunaldia itsas kirol eta aisialdi eskaintzak Hondarribian azken urteotan bizi izan duen loraldiaren lekuko da. Baina erreklamu turistikoaren itzalpean sortu den sektore ekonomiko honen aukera zabala sozializatzeko helburua du aurtengo edizioak, aurreiritziak baztertu eta bidasotar ororen esku dagoen aisialdia dela frogatu nahi baitute parte hartuko duten 14 enpresek eta elkarteek.  

Categorías: Antxeta Irratia

AstoKK Bingo ekimenarekin «txoratzen» dago Euskal Jira

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-05-22 16:19

Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak ekainaren 1ean antolatu duen AstoKK Bingo solidarioak ez du Irungo Udalaren sustengu ekonomiko eskaxa ordezkatuko. Halere, eskertuta dago Euskal Jira elkartea, «ekarpen ekonomikoagatik baino, haiekin gogoratu eta hezkuntza komunitatean ere Irungo baserriak balioan» jarriko dituen ekimena delako. 

Categorías: Antxeta Irratia

Tortilla Irundarraren munduko lehiaketa antolatu dute lehen aldiz sanmartzialetarako

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-05-22 15:19

Ekainaren 16an Tortilla Irundarraren aurreneko lehiaketa antolatuko du Alde Zaharra auzo elkarteak San Juan plazan. 1910eko lehen erreferentziak dituen tradizio handiko bertako errezeta lehen planora ekarri nahi dute.

Categorías: Antxeta Irratia

Auzoa batzen duen murala amaitzeko deia luzatu du Judas Arrietak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-05-22 12:43

Maiatzaren 25ean 18:00etan Kandido Saseta plazan berriro ere elkartu, eta hilaren 11n erdixka utzi behar izan zuten Muliateko horma irudia auzolanean amaitzeko deialdia egin du artista hondarribitarrak. 

Categorías: Antxeta Irratia

«Normalizatuta dugu zigarrokinak lurrera botatzea, baina jendeak ez daki noraino kutsatzen duten, edo itsasoan bukatzen dutela erremediorik gabe»

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-05-22 12:15

Recicla Birziklatu elkarteak ‘Colillaton’ ekimena antolatu du ekainaren 1ean Irunen, SurfRider Fundazioarekin elkarlanean. Tabakorik Gabeko Munduko Eguna dela probestuko dute, San Juan plazatik abiatuta eta ordubetez ahal bezainbat zigarro hondakin auzolanean bildu eta kontzientzia pizteko.

Categorías: Antxeta Irratia

ZESTAFESTA, diseinua eta sormena maiatzaren 25ean Hondarribian

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2024-05-21 15:07

Lehen edizioa da aurtengo eta iragarri bezain laster agortu dira goizerako sarrerak. Urduri eta pozik daude antolatzaileak. Arratsaldeko lekuak badira oraindik ere, www.zestafesta.eus atarian dago informazio guztia.

Categorías: Antxeta Irratia

Páginas

Suscribirse a Angula Berria agregador: Antxeta Irratia