Antxeta Irratia

Maitane Aizpurura

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-24 13:41
Categorías: Antxeta Irratia

Koadrilen Egunak abiada eta erritmo propioa lortu du Irungo sanmartzialetan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-24 11:30

Antolatzaileek Udalaren sustengu eskaxa nabarmendu dute, baina gazteen ezinbesteko topagune bilakatu da jaietako ekimenik parte hartzaileenetakoa: Koadrilen Eguna. Urtero bezala, San Juan bezperako suarekin batera hasi dira ofizialki Irungo San Pedro eta San Martzialak. Aldiz, egun osoko festa jendetsua ospatu zuten irundar gazteek egun bat lehenago. Herri-gosari eta Goitibeheren III. Irun Hiria Sari Nagusiarekin Urdanibia plazan hasi, eta Ficoban 1.117 lagunentzako herri bazkariaren ondotik ere, milaka gaztek kalejiran dantzan amaitu zuten eguna.  

Categorías: Antxeta Irratia

Gizon bat atxilotu dute Irunen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-24 10:50

Ertzaintzako agenteek, Irungo Udaltzaingoarekin lankidetzan, 21 urteko gizon bat atxilotu zuten ostiralean, ekainaren 18an ostatu baten terrazan emakume bati ukituak egiteagatik, eta establezimendu bereko zerbitzaria den emakume transexual bati irainak egin eta txistua botatzeagatik gorroto delitua egotzita.

Categorías: Antxeta Irratia

Estropada denboraldia sutan jartzeko promesarekin ospatu dute udako solstizioa Hondarribian

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-24 10:30

Hondarribian usadio bilakatu da San Juan bezperaren suarekin batera estropada denboraldi hasiera ospatzea. Eguraldiak laguntzen ez zuenez, aurten Arraun Elkarteko hiru traineruetako eskifaien aurkezpena Itsas Etxean egin zuten atzo «lehia gogorra harrobi biziarekin» konpetitzeko ilusioz. 

Categorías: Antxeta Irratia

“Los Angeles de Txirris” izan dira txapeldunak Kamiseta Lehiaketaren itzuleran

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-24 10:18

Koadrilen Egunean 2016az geroztik antolatzen ez zen lehiaketak arrakasta bildu du egunari kolorea emanez. “Xologuitak” eta “Irungo Disidenteak” koadrilek eraman zituzten beste bi sariak, Antxeta Irratiaren babesari esker Betti Gottik berreskuratu duen lehiaketan. 

Categorías: Antxeta Irratia

Bizi Jasangarri | Zuhaitz eta landare hesi proiektua Biriatun

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-24 09:53

Biriatuko erdialdean "Zuhaitz eta landare Hesi" proiektu bat martxan jarriko dute. Audrey Hoc eta Aimar Rodriguez laborariek eta frutarbol ekoizleek Biriatuko herriko etxearekin adostutako proiektua da.

Categorías: Antxeta Irratia

Miguel Angel Paezen ardurak banatzeko Udal Gobernuan bi kide berri izendatu ditu alkateak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Sáb, 2024-06-22 13:15

Ostiraleko udal osoko bilkuran Miguel Angel Paezek zinegotzi aktari uko egin ondoren, Cristina Laborda alkateak Udal Gobernu Talde berria aurkeztu du. Orain artean udalbatzako zinegotzi izan baina udal departamenduetan ardurarik ez zuten Jon Ugarte eta Sandra Caballero dira gobernukide berriak. Gainerakoan, udal departamenduen ardura banaketa berria antolatu du PSE-EE taldeak. 

Categorías: Antxeta Irratia

Amagoia Mujika

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 15:15
Categorías: Antxeta Irratia

Sanmartzialak abiatzeko Irun dantzan jarri nahi du Kemenek San Juan bezperan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 13:48

Igandean, San Juan bezpera ospatzeko eta Sanmartzialen hasiera ofizialarekin batera, bi dantza ekitaldi eskainiko die Kemen Dantza Taldeak irundarrei. 2022tik bereizketarik gabe neska-mutilek dantzatzen duten Soka Dantzarekin iragarriko dituzte San Juan sua eta jaiak 20:45ean. Eguerdian, aldiz, aurten hirugarrenez antolatzen duten Ezpata Dantza eta Brokel Dantza ikusgarriak eramango dituzte kalez-kale, Ama Xantalenetik udaletxeraino.  

Categorías: Antxeta Irratia

Bidasoa Attak! | Azkena

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 13:17

Bidasoa Attak! saioarenak egin du, akabo, hau izanen da historiako azken Bidasoa Attak!, 2011 urtean hasi zen saio hau bereak egin du, lurrazpiko musikaren txokoak hutusune bat izanen du, baina ez dugu agur saio berezirik egingo eta erresuma batuko punkaren korronte nagusien talde sorta entzunen dugu, hau da 77koa eta 82koa, besta behar den bezala amaitzeko, URBAN DOGS, ANTI SYSTEM, DISTURBED, DOGSFLESH, OMEGA TRIBE, UK SUBS, BUZZCOCKS, PENETRATION eta UNDERTONES taldeekin pogo ederrak eginez.

Beti arte! ttak!

Categorías: Antxeta Irratia

Uholdeek auzoa kinka larrian jarri dute, baina TAO sistemak ere Mendeluko bizilagunak asaldatzen ditu

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 13:06

Mendeluko uholdeen arazoari epe laburreko konponbidea aurkeztu zien atzo Udalak bizilagunei, adituen Azterketa Hidrologikoaren «emaitza larrien» lehen eszenatokiari erantzunez. 2045 eta 2100 urteei begirako aurreikuspenak, aldiz, «sobera kezkagarriak» dira. Bestalde, Mendelu-Gibeletako doako TAO sistema Irundik eratorritako ibilgailuen presioa arinduko duela dio Udalak «errotazioa bermatuz», baina aldaketak egiteko prest dago. 

Categorías: Antxeta Irratia

San Joan Bezpera edo Udako Solstizioa ospatuko dute Lesakan ere igandean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 12:30

Sanferminen aitzinetik, asteburu beteak izanen dituzte Lesakan, herriko bestak girotuko dituzten hainbat ospakizun izanen baitira bihartik hasita. Musika, dantza, urteurrenak, krosa eta mendi ateraldia izanen dituzte eta horren berri eman digu Eneko Fernandez Lesakako Udaleko kultur zinegotziak. 

Categorías: Antxeta Irratia

Patti Iturria

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 11:39
Categorías: Antxeta Irratia

Munduko parapente probarik gogorrenetakoa abiatuko da igandean Hondarribiko hondartzatik

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 11:16

Hondarribitik El Port Selvaraino (Girona) 605 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute X-Pyr lehiaren lasterkariek, mendiz-mendi, parapentez hegan eta korrika. Pirinioetako punturik altuenetatik pasa beharko dute aurtengo 45 talde parte hartzaileek. Iñigo Redin nafarrak antolatuta, mundu mailan dagoen kirol hontako lasterketarik gogorrenetakoa da adituen arabera.   

Categorías: Antxeta Irratia

Udako trafiko operazioaren buruhausteak koordinatzeko dispositiboa prestatzen hasi dira

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 10:22

Iaz hartutako neurriak eta elkarlanean koordinatutako dispositiboak emaitza onak eman zituenez, uda honetan Bidasoaldean auto-pilaketak sahiesteko estrategia errepikatuko eta indartuko dute. Irungo Oinaurreko AP8 sarbidea itxiko dute, pasoan den trafikoak Irungo erdigunea zeharkatzea sahiesteko. Bestalde, Ertzaintzaren eta Irun zein Hondarribiko udaltzainen arteko lankidetza indartuko dute. 

Categorías: Antxeta Irratia

Arte kronika: Mahaingurua

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 10:06

Ikasturte honetan Antxeta Irratiko Arteari buruzko kronikan parte hartu duten emakume artistak bildu ditugu, eta egungo egoerari buruz hitzegin digute besteak beste

Categorías: Antxeta Irratia

San Joan Bezpera edo Udako Solstizioa ospatuko dute Lesakan ere igandean

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 10:00

Sanferminen aitzinetik, asteburu beteak izanen dituzte Lesakan, herriko bestak girotuko dituzten hainbat ospakizun izanen baitira bihartik hasita. Musika, dantza, urteurrenak, krosa eta mendi ateraldia izanen dituzte eta horren berri eman digu Eneko Fernandez Lesakako Udaleko kultur zinegotziak. 

Categorías: Antxeta Irratia

Antxetatik Nafarroara (2024-06-20)

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-21 08:13

Antxetatik Nafarroara (2024-06-20)

Categorías: Antxeta Irratia

Páginas

Suscribirse a Angula Berria agregador: Antxeta Irratia