Antxeta Irratia

Azalak memoria duela ikasi dute aurten Txingudiko 4.DBHko ikasleek liburuetatik haratago arakatuz

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-06-20 11:57

Txingudi BHI ikastetxean hirugarren urtea dute irakasleen ekimenez Memoria Historikoa Eskoletara proiektuari ekin ziotenetik. Aurten 100 bat ikaslek norbere interesen arabera 36ko estatu kolpea, frankismoa eta II. Mundu Gerla aztertu dute, collage, idatzi, bertso, elkarrizketa, erakusketa zein teknologia berriak baliatuz. Egia, Justizia eta Erreparazioan sakontzeko asmoz, liburuetatik begirada altxatu eta arrotza zuten gaia «sufrimendutik abiatuta» aztertu dutela azaldu digute Paula Sorondo, Beñat Ozollo eta Naiara Sorondo ikasleek.

Categorías: Antxeta Irratia

Baimenik gabeko suak edota arriskutsuak direnak detektatzeko kontrolak egingo ditu Udaltzaingoak San Juan bezperan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-06-20 11:00

Hondarribiko Udaltzaingoak San Juan bezperako suak segurtasunez antolatzeko baldintzak jakinarazi ditu. Igandean baimenik gabe egiten direnak detektatzeko kontrolak egingo dituzte, eta auzoetan antolatu dituztenek sei puntuko segurtasun baldintza dekalogoa bete beharko dute. Bestela berehala itzaliko dituzte.  

Categorías: Antxeta Irratia

Fronte Herritar Berriak eskuin muturra gelditzeko deia luzatu du Hendaian eta Urruñan ere

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-06-20 10:10

Frantziako hauteskunde legegileei begira, “Eskuin muturra gelditu, justizia soziala eta gure lurraldearen alde!”  kanpaina egiten ari da Fronte Herritar Berria eskualdean. Peio Dufau 6. hautesbarrutiko hautagaia Kotte Ecenarro auzapez sozialistarekin elkartu zen atzo Hendaian. Gizarte eragileek ere Alerta Feminista mugimendua sortu dute faxismoaren aurka mobilizatuz. Ostegun honetan, 18:00etan elgarretaratzea deitu du CGT sindikatuak Hendaiako Errepublika plazan.  

Categorías: Antxeta Irratia

Txingudiko hondakinen gaikako bilketa politikak 'Platinozko Erratza' saria jaso du

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-06-20 09:13

Txingudiko Zerbitzuak hondakinen bereizketa hobetzeko eta honen kudeaketa eraginkorra modernizatzeko egiten dituen ahaleginak aitortu ditu ATEGRUS erakundeak berriz ere. Platinozko Erratza honekin, azken urteotan egindako lan onaren aitortza Madrilen jasotzen duen laugarren aldia da. Aurretik ere Urrezkoa (2021) eta Zilarrezkoa (2018) eskuratu izan du. 

Categorías: Antxeta Irratia

Arte kronika: Larraitz Ugartemendia Otxoa De Alaiza

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-06-19 15:49

Arte kronika honetan, Larraitz Ugartemendia Otxoa De Alaiza, margolari irundarraren lanak aurkeztuko ditugu.

Categorías: Antxeta Irratia

Fruitu arbolen udako txerto tailerra antolatu dute larunbatean Biriatun

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-06-19 15:29

Biriatuko herrialde karriaren parkinean, "Zuhaitz eta landare hesi" proiektu bat martxan jarriko dute. Audrey Hoc eta Aimar Rodriguez laborariek eta frutarbol ekoizleak, Biriatuko herriko etxearekin adostutako proiektua da. Ekimen honen bidez, Biriatuko herriaren sarreran dagoen parkinaren atzekaldean 200 metroko landare-hesia egokitu eta 300 fruitu arbol eta landare jangarri mota ezberdinak landatuko dituzte.

Categorías: Antxeta Irratia

Antxeta Irratiak 1.800 preserbatibo banatuko ditu gazteen artean Irungo Koadrilen Eguneko bazkarian

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-06-19 13:06

Heziketa sexu-afektiboa eta preserbatiboen erabileraren gaia mahaigainean ezarriko du Antxeta Irratiak Ficobako herri bazkarian. Izan ere, gazteen erdiak sexu harremanetan preserbatiborik ez duela erabiltzen diote azken inkestek, eta sexu transmisiozko infekzioek gora egin duten bitartean, EAEn diagnostikatzen diren kasuen %25a 15-24 urte bitartekoen artean detektatzen da. Iaz 127 GIB kasu atzeman zituzten EAEn, 1.514 klamidia eta gonorreak adibidez %177 gora egin du lau urtetan.

Categorías: Antxeta Irratia

Irungo jaiak esku-huska agurtzeko Eskupilota Jaialdirako sarrerak salgai

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-06-19 11:48

Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak borobiltzen dituen uztailaren 1eko Pilota Jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte www.entradasfronton.com atarian. Tradizio handiko jaialdi honetan Uranzuko harmailak betetzeko helburuarekin 25 eta 30 eurotan eskura daitezke, goi mailako Laso-Albisu eta Artola-Mariezkurrena kartel handiaz gozatzeko.  

Categorías: Antxeta Irratia

Irun utzi eta Gasteizera doa Miguel Angel Paez udalgintzan 33 urte eman ondoren

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-06-19 11:10

Maiatzaren 14an legebiltzarkide kargua hartu ondoren udalgintzan jarraitu badu ere, EAJ-PSEren arteko gobernu akordioa berretsi berri den honetan, uko egin dio bere udal ardura postu guztiei. 33 urte eman ditu Paezek udalgintzan 1991n Alberto Buen Lacambra alkatearen lantaldean hasi zenetik, eta ondoko bi hamarkadaotan ere Jose Antonio Santanoren eskutik hamaika ardura kargutan jardun izan da. Ostiraleko udalbatzan Ekonomia eta Ogasuna-Hiri Garapena, Diziplina urbanistikoa-Etxebizitza, Hiri Bultzada, Antolakuntza, Administrazio digitala-Ekipamenduak eta Alkateorde karguei uko egingo die. 

Categorías: Antxeta Irratia

Merka2dasoa azoka antolatu dute Arma Plazan uztailaren 6an

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-06-19 10:23

2014az geroztik Txingudiko Zerbitzuak antolatzen duen bigarren eskuko azokak hiri-hondakinen prebentziorako eraginkorra dela egiaztatu du, urtean 1.000 kilo hondakin baino gehiago sahiesten dituelako, ekonomia zirkularra sustatuz aldi berean. Erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizitza eman eta trastelekua hustutzearekin batera, dirua berreskuratzeko erreferentziazko merkatua bilakatu da Bidasoaldean.

Categorías: Antxeta Irratia

Alardeen gatazka jaietan berdintasuna sustatzeko gidatik kanpo utzi du Foru Aldundiak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mié, 2024-06-19 09:29

Herrietako jaietan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko gida bat sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, uda honi begirako kanpaina baten baitan. Gipuzkoako 89 tokiko erakundeei helaraziko die, eta bertan bost konpromiso hartzera gonbidatzen ditu, berdintasuna eta emakumeen partaidetza sustatzeko. Aldiz, Irungo eta Hondarribiko alardeak ez dituzte aintzat hartu gida horretan.

Categorías: Antxeta Irratia

Ekainaren 30ean 14 ume saharar uda bakean pasatzera heldu dira eskualdera

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2024-06-18 12:47

Oporrak Bakean programaren bitartez, eta Bidasoko harrera familiei esker, ekainaren 30ean 14 ume saharar uda pasatzera iritsiko dira Bidasoaldera, iaz baino 11 gehiago. Abuztuaren 29an itzuliko dira Aljeriara, Tindufeko La Hamada eremuko basamortuan dauden bost errefuxatu kanpalekuetara. 'Uda Bateko Besarkada' lelopean, bizi duten muturreko egoeraz aldendu, eta ondo elikatu eta osasun frogak egiteko aukera izango dute. 

Categorías: Antxeta Irratia

500 kilo zabor bildu zuten Ibarlan ordu eta erdian auzolanean egindako garbiketan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2024-06-18 11:29

Orotara 35 bat lagun bildu zituen ekainaren 8an Ekoetxea Txingudik, Recicla-Birziklatu eta Ekopatruilak Irun kolektiboek antolatu zuten Garbiketa Handiak. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, Meaka auzoko Ibarla inguruetan 500 kilo hondakin bildu izanak «harridura eta kezka» sortu du parte hartzaileen artean. 

Categorías: Antxeta Irratia

Eskualdea goitik begiratuta grabatu dute zehaztasun handiz droien laguntzarekin

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2024-06-18 11:28

Turismo erreklamu baliabide igsa ez ezik, hirigintzan edota ondare historikoaren kudeaketarako erabili ahal izango diren Irun eta Hondarribiko bideoak grabatu ditu Bidasoa Bizirik erakundeak, droien laguntzaz. Goitik begiratuta, gure eskualdeko natura eta ondare historiko-arkitektonikoa ez ohiko ikuspuntu batetik gozatu eta aztertzeko aukera emango duen baliabidea da. 

Categorías: Antxeta Irratia

'AstoKKBingo'ren 825 euroko laguntza Txingudiko gurasoen eskutik jaso du Irungo Euskal Jirak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2024-06-18 11:10

Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak Irungo Euskal Jira sustengatzeko ekainaren 1ean antolatutako AstoKKBingo ekimenari esker bildutako 825€ko laguntzaren entrega egiteko elkartu dira bi elkarteotako hainbat kide. Aurten ospatutako Ikastola Egunaren jaialdian Irungo baserritarrek eta nekazal lurrek merezi duten babesa eta arreta aldarrikatzeko ekimen sinbolikoa antolatu zuen guraso talde batek.

Categorías: Antxeta Irratia

Páginas

Suscribirse a Angula Berria agregador: Antxeta Irratia