Antxeta Irratia

'AstoKKBingo'ren 825 euroko laguntza Txingudiko gurasoen eskutik jaso du Irungo Euskal Jirak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Mar, 2024-06-18 11:10

Txingudi Ikastolako Guraso Elkarteak Irungo Euskal Jira sustengatzeko ekainaren 1ean antolatutako AstoKKBingo ekimenari esker bildutako 825€ko laguntzaren entrega egiteko elkartu dira bi elkarteotako hainbat kide. Aurten ospatutako Ikastola Egunaren jaialdian Irungo baserritarrek eta nekazal lurrek merezi duten babesa eta arreta aldarrikatzeko ekimen sinbolikoa antolatu zuen guraso talde batek.

Categorías: Antxeta Irratia

Hendaian, Ikastolaren Eguna ospatuko dute hilaren 22an

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-17 16:25

Hendaiako  Gure Ikastolak, "Ikastolaren eguna" antolatu du larunbatean. San Juan bezperako usaiako Udaburu Suak borobilduko du asteburua, baina ekainaren 22rako prestatu duten egun osoko egitarauaren berri eman digu Gana Salaberry Molle, Hendaiako ikastolako guraso eta Harreman taldeko kideak. 

Categorías: Antxeta Irratia

Markak birrintzen dituen aireportuak Donostiarekin duen lotura indartuko du Lurraldebusek udan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-17 12:48

Hondarribiko aireportuak iazko marka historikoa %5,3an hobetu du maiatza arte. Jasotzen duen bidaiari kopuru handiaren beharrak asetzeko, ekainaren 20tik irailaren 30era bitartean E30 Lurraldebus linea zuzen berri batekin indartuko dute Hondarribiko aireportua eta Donostiaren arteko lotura. Zerbitzu honekin iaz E21 linearen erabiltzaileek pairatu behar izan zituzten eragozpenak errepika ez daitezen bilatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Categorías: Antxeta Irratia

Fran Justok ez du Real Unionen jarraituko

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-17 11:06

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen oferta hobeagoei lehentasuna eman die, eta talde txuribeltzak ez du hurrengo urteko proiektua osatzeko gehiago itxaron nahi izan. Lau alternatiba aurreikusiak zituen zuzendaritzak, eta negoziaketak abiatu ditu gaur bertan. Kinieletan, Haritz Mujika eta Velez Mendizabal daudela baieztatu ahal izan du Antxeta Irratiak.   

Categorías: Antxeta Irratia

Espainiako brontzezko domina lortuta, Eusko Labela begitan hartua du Hondarribiak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-17 10:49

Espainiar Estatuko Txapelketa jokatu da Donostiako Kontxan asteburuan, eta kaleen zozketan inork nahi ez zuen lehendabizikoa egokitu zitzaion Hondarribiari. Itsaso zakarrari aurre eginez, Hondarribiak brontzezko domina eskuratu zuen gizonezkoetan, eta ekainaren 29an Galizako uretan abiatuko den Eusko Label Ligako lehen paladetan pentsatzen hasi dira dagoeneko. 

Categorías: Antxeta Irratia

Naturaren esploratzaile izateko 'Txingudiko Udalekuak' antolatu ditu Plaiaundiko Ekoetxeak hirugarren urtez

Antxeta Irratia Aktualitatea - Lun, 2024-06-17 10:03

Ekoetxea Txingudik haurren «kontzientzia ekologikoa» elikatzeko aparteko udalekuak antolatu ditu uztaila eta abuztuan, Txingudiko 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Goizeko 9:30etik 13:30era, parte hartzaileek «esploratzaile, babesle eta ekintzaileen rolak» hartzeko hiru asteko plangintza jarraia proposatzen dute, baina aste bakarra ere aukeratu daiteke.  

Categorías: Antxeta Irratia

Bidasoa Attak! | Punk Ipar Irlandan 1977-1979

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-14 11:54

1977 eta 1979 bitartekoak sormen haundiko urteak izan ziren Belfasten eta Ipar Irlandan, ondorioz bizitza motzeko talde anitz sortu ziren herrian zehar, hoietako batzuk entzunen ditugu, esaterako UNDERTONES, MIDNITE CRUISER, DUGGIE BRIGGS BAND, XDREAMYSTS, THE IDIOTS, STARJETS, THE DETONATORS, NO SWEAT, PRETTY BOY FLOYD AND THE GEMS, BLUE STEAM, JUMPERS, COBRA, TINOPENERS, CRAMP, LENNY AND THE LAWBREAKERS edo THE ANDROIDS

Categorías: Antxeta Irratia

Gizakiaren eragina naturan aztergai duten bost argazkilarien begiradak Urruñako kaleetan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-14 11:24

Iaz nazioarte mailan ari diren argazkilarien topaketa antolatu, eta haien lanak eremu publikoan ikusgai jartzeak arrakasta izan zuela ikusita, Urruñako herriko etxeak INPAKT ekimenaren bigarren edizioa antolatu du. Ekainaren 14tik agorrilaren 30era arte herriko kale eta plazak 70 bat irudik apaindu eta gizakiak ingurunean duen inpaktuaz gogoeta sustatuko dute.

Categorías: Antxeta Irratia

Euskal Herriko megalitoen sekretuak argitzen dituen aparteko erakusketa jasotzen du Oiassok

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-14 11:04

Aztarnategi desberdinetako 150 pieza original baino gehiago biltzen dituen "Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde erreferenteak" izeneko erakusketa berriak, Euskal Herriko mendietan topa ditzakegun monumentu megalitikoak Neolitikotik eta Brontze Arora arte eraiki zituzten gizarteak nolakoak ziren ulertzeko aukera emango du azaroaren 24ra arte.

Categorías: Antxeta Irratia

Alkohola eta droga kontsumo desegokiak prebenitzeko kanpaina egingo du Ailaket elkarteak Irungo jaietan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-14 10:42

Erabilera bakarreko alkoholimetroak banatuko dituzte ekainaren 22ko Koadrilen Eguneko herri bazkarian, eta ostalari zein saltzaileei formakuntzak proposatzeaz gain, gazteen alkoholaren kontsumo goiztiarra prebenitzeko Botiltzarra kanpaina egingo du Ailaket elkarteak ekainaren 30ean. Hilaren 24an, aldiz, drogak kontsumitu aurretik aztertzeko testing postua jarriko dute Urdanibia plazan. 

Categorías: Antxeta Irratia

Irunbuseko grebaren ondorioz, jaietan %30eko zerbitzu minimoak besterik ez

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-14 10:12

Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak indartu egin dituzten bitartean, asteburu honetan %30eko zerbitzu minimoak besterik ez ditu Irunbusek segurtatuko Irunen, Udalarekin eta AUIF enpresarekin lan gatazka blokeatuta dagoela salatu duten 27 gidariek deitu duten grebaren ondorioz. Udalak bere partetik, asteburu honetarako ez ezik, ekainaren 21etik uztailaren 1era bitarteko greba deialdirako ere ordutegi eta maiztasunen taulak argitaratu ditu. 

Categorías: Antxeta Irratia

Hondartza denboraldia larunbatean estreinatzen dute Hondarribian

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-14 09:14

Ekainaren 15ean zabalduko dute Hondarribian hondartza denboraldi ofiziala, eta irailaren 15a arte urteroko zerbitzu eta kirol-jarduera eskaintzak martxan izango dira. Aparkalekua ekainaren 1ean hasi ziren kobratzen, eta abuztuaren 31ra arte erabilgarri egongo da. 

Categorías: Antxeta Irratia

Antxetatik Nafarroara (2024-06-13)

Antxeta Irratia Aktualitatea - Vie, 2024-06-14 09:06

Antxetatik Nafarroara (2024-06-13)

Categorías: Antxeta Irratia

Kluba «maila guztietan» hazten jarraitzeko talde tekniko berria aurkeztu du Bidasoak

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-06-13 09:57

CD Bidasoak 2024/25 denboraldiko talde tekniko berria aurkeztu zuen atzo, ekainaren 12an, Palmera Montero gunean. Horretarako, Irunera etorri ziren heldu den ikasturtean lehen taldeko entrenatzaileak eta prestatzaileak izanen direnak: Alex Mozas lehen entrenatzailea, Javi Campo bigarren entrenatzailea eta harrobiko koordinatzailea, Nacho Torrescusa prestatzaile fisikoa eta Jorge Martinez atezainen entrenatzailea.

Categorías: Antxeta Irratia

Bizi Jasangarri | Harrixabaleta lorategia arriskuan

Antxeta Irratia Aktualitatea - Jue, 2024-06-13 09:13

Auzoan dagoen 400 metro koadroko baratze-lorategi zaharra «suntsitu» eta hiri-lorategi moderno bat egiteko proiektua geldiarazi dezala eskatu diote Hendaiako Herriko Etxeari. Kudeaketa kolektibotik belaunaldien arteko harremanak sustatuko dituen proiektu alternatiboa proposatzen dute, hamarkada luzeetan bertan garatu den biodibertsitatea atxikiz. Bertan dagoen garajeen eraikina ere, bizikletentzako aparkaleku aterpetu gisa baliatzea hobesten dute arrêt minute ordez.

Categorías: Antxeta Irratia

Páginas

Suscribirse a Angula Berria agregador: Antxeta Irratia