Autodefentsa feminista gauzatzeagatik Irungo hiru pertsona kondenatuak

Irungo hiru pertsona, beste 14 pertsonarekin batera kondenatuak izan dira, Errekaleor-eko emakume bat iraunkorki jazartzen ari zen gizon bati skratche bat egiteagatik

Jazo zen epaia: 180€-ko isuna, eta 2 hilabeteko hurbilpen debekua salaketa jarri duen erasotzaile matxistari, familia giroan koakzio delitu penal bat egotzita kondenaturik. Honekin batera, epaiketaren kostu guztiak gure gain hartzeko erabakia eta aurrekari penalak ezartzea. 17 ginen, biolentzia matxistaren aurrean, autodefenta feministaren autua egin, eta epaitegian ere skratchean partaidetza aldarrikatu genuenok.

Gertaerak 2017ko martxoaren 8an, goizaldean jazo ziren 00:00 inguru. Baziren hilabete batzuk gizon honek, Irun eta Errekaleor auzoko bizilaguna den emakumea erasotzen ari zela. Erlazio sentimentala amaitutzat emanda, neska jazartzen jarraitu zuen: gertukoen artean, auzoan eta sare sozialetan “erotuta zegoela” errepikatuz besteak beste, erasotzen ari zen emakumea humilatzeko eta desakreditatzeko kanpaina jarraitu bat hasi zuen. Erresumina zuela eta emakumea bizitza izorratzen ari zitzaiola. Zapaltzailearen estrategia ohikoa; borreroa biktima moduan agertuarazten saiatu.

Nahiz eta berarekin bitartekaritza bat egiten saiatu, berak uko egin zion -bere jarrera egokia zela eta ezer aldatzeko ez zuela esanez; bestea zegoela erotuta- eta Errekaleor auzo autogestionatutik kanporatua izan zen.

Honen ostean bere jarrera erasotzailea areagotu egin zen. Berarekin hitzegin zen berriz, bere erasoak, eta emakumearekiko jazarpena eten zezan.

Gerora jakingo zen bezala ez zen erasotzen zuen lehen neska -3 gutxienez aterako ziren gero-, eta neska isolatu nahi zuen, maitasun erresumina besterik ez zuela argudiatuz, mespretxatu eta sozialki baztertu, bere jazarpena hor gera zedin. Baina Errekalerretik ez ziren hori onartzeko prest, eta erantzuteko prestatu ginen, erasotzaileari argi uzteko, neska ez zegoela bakarrik, bazuela babes sozial zabal bat eta arrazoiaren indarra. Horrela, autodefentsa feministaren hautua egin, eta bere Araiarako etxe azpian agertu ginen 17 lagun, heltze, txistu eta gure autodefentsa feminsitaren burrunbarekin. Laster, erasotzaileak, ertzaintza deitu zuen gu identifikatzera etor zedin. Azken hauen lekukotza -nahiko eztabaidagarri- batean oinarriturik salatu egin gintuen berehala, ostera gure kondena lortuz.

Tamalgarria  da,  berdintasunaren  eta  emakumeen  kontrako  biolentziaren  kontra  egunero  ahoa
betetzen duen jendarte baten epaitegiek, eraso horien aurrean erantzun dugunok kondenatu izana. Lotsagarria, neska mesprexatu, iraindu eta denean aurrean lotsagarri uzteko kanpaina sistematiko bat eraman duen erasotzaile honek, gure kontrako aldentze neurriak eskatzea, orain arte bera izan denean, neskaren eta espazio feministen espazioak errespetatu ez dituenak.

Argi dago, parekidetasuna ez dela parlamentu edota epaitegietan lortuko den justiziazko egoera bat. Berriz ere, gure haragitan bizitu dugu epaitegiak ez direla herri mugimendu eta hauek borrokatzen dituzten balio askatzaileen lagun, genero bortizkeriaz ari garela, gotorleku aproposagoa direla erasoa gauzatu duen gizonarentzat, hori pairatu duen emakumearentzat baino. Berriz ere, ikusi dugu parekidetasunak suposatzen duen iraultza kulturala, herritik emango da edo ez da emango, eta bide horretan elkartasuna, eta dauden eta egongo diren erasoen aurrean autodefentsa feminista beharrezkoak izango dira. Erasoei aurre egin, eta zigorren aurrean elkartasun sarea ehundu.

Honela, epaiketak suposatu dituen kostuei aurre egiteko, eta autodefentsa feminista erantzun molde zilegi bezala aldarrikatzeko ekimenak burutuko ditugu. Guztira 8.000€ inguruko kostuak izango direla jakinda, bai Errekaleorren, bai Irunen elkartasun ekimenak egoten ari dira, eta azaroaren 24 eta 25ean Lakaxitako Elkartasun Jardunaldietan parte-hartzera gonbidatzen zituztegu.

Etiquetas: