Metroaren pasantearen lanetan leherketak egingo direla esan du eraikuntza enpresak eta Eusko Jaurlaritzak ukatzen du

Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren sailaren esaneten, Metroaren pasantearen lanetan leherketak egingo direla ohartaraziz Antiguan azken egunetan Moyua eraikuntza enpresaren sinadurarekin buzoneatu diren orriak “gezurrezkoak” dira. Gertaera honen harira, ordea, Satorralaia bizilagunen mugimenduak eta Antiguan Metroa Gelditu ekimenak adierazi nahi dugu harrigarria dela Metroaren lanetan lehergaiak erabiltzea benetan baimentzen duela egitasmoak lurpeko mazizoa gogorra denean.

Hala, Donostialdeko Metroaren Ingurumen-Inpaktuaren Deklarazioak --Eusko Jaurlaritzak 2012ko Ekainaren 21ean onartu eta abuztuaren 7an Aldizkari Ofizialean argitaratu zuenak—hitzez-hitz honako hau dio adierazpenaren 2.c.4 ataleko d) puntuan: “En el caso de la utilización de voladuras, éstas deberán ajustarse a la norma UNE 22-381-93 (…) El promotor deberá poner en práctica un sistema de información personalizada a los habitantes próximos a la zona de excavación, de forma que éstos puedan conocer con detalle las medidas previstas para aminorar y controlar los efectos de las vibraciones y onda aérea producidas por las voladuras”.

Halaber, Metroaren Lugaritz-Easo tartearen “Ingurumen-Inpaktuaren Neurri Zuzentzaileen” eranskinak (hau da, “Anejo nº10. Medidas Correctoras de Impacto Ambiental”, 2015eko otsailekoak), honako hau dio “Zaraten eta bibrazioen prebentziorako neurriak” atalean (48. orrialdea): “En caso de resultar necesario el empleo de voladuras en el entorno próximo a viviendas habitadas o bienes inmuebles de interés patrimonial, el programa de vigilancia ambiental del proyecto constructivo incorporará el control eventual de las vibraciones en las fachadas más afectadas. Las medidas se ajustarán a lo establecido en la Norma UNE 22-381-93 y en la presentación de los resultados se indicarán los datos correspondientes a voladura”.

Hortaz, proiektuak leherketak egitea baimentzen du, proiektuaren bultzatzaileek gaurkoan ezagutzera eman nahi ez duten informazio publiko eta ofizialaren arabera. Bestalde, Metroaren pasantea zulatzeko metodoa leherketena edo beste izanda ere, hirian barrena tunel bat egitea beti da konplikatua, inguruko eraikinetan eragin ohi diren afekzioengatik.

Edonola ere, herritarren gehiengoak zeharo behar gabekotzat jotzen duen proiektu hau geldiaraztea eskatzen dugu berriro, Donostian garraio publikoko soluzio egokienaren inguruan jendarteak eztabaidatzeko eta erabakitzeko aukeran izan dezan bide partehartzaileak irekitzeko.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Etiquetas: