Oelinkuentzia eta gizarte eredu kapitalista
Azken hilabeteotan hizpide izan da delinkuentziaren igoera Irunen. Ageriko fenomeno honen aurrean Irungo udalak segurtasunaren izenean, indar-polizial eta kameren kopurua handitzea proposatu du.
Kausarik gabekoa edo herritar batzuen zibismo faltaren ondorio izango balitz bezala jokatzen du, igoera honen arrazoi estrukturalei erreparatu gabe. Irungoa ez da kasu isolatu bat, izan ere, estatu mailan delinkuentzia-tasaren igoera orokorra izan da 2021ean. Egungo krisi testuinguruan bizi dugun bizi-baldintzen garestitze eta pobretze orokorrean (proletarizazioa), ohikoa izaten da langile-klaseko kapa zaurgarrienek legez-kanpoko praktika batzuetara jotzea . "Segurtasun eta bizikidetza ziurtatzeko" planak ez du auzitan jartzen delinkuentziaren eta gizarte eredu kapitalistaren arteko lotura. Arazoaren iturburua behin betiko ezabatzeko borondate politikorik ez duenez, aterabide polizialera jotzen du estatu burgesak.
Kontrol-soziala
EAE Europar Batasunean biztanleko polizia-ratio altuena duen lurralde da eta kamerak ipini dira iraganean ere, segurtasuna handituko omen zutelakoan. Honekin arazoa konpontzea lortu ez badute ere, dirudienez, ildo beretik jarraitzeak lortuko du. Oelinkuentziaren afera orain arte amaitu ez bada, ez da betierekoa eta naturala delako, baizik eta kamerek eta poliziek ez dituztelako krisi kapitalistaren ondorio sozial eta ekonomikoak konpontzen.
Masa pobretu osoa kontrolpean edukitzeko erreformak dira. Kapital-metaketa ziklo berri baterako eszenatokia irekitzen ari dira eta erreforma ekonomiko berrien aurkako oposizio politikoa erreprimitu behar du burgesiak. Ezinbestekoa da estatuaren autoritarismoa handitzen duten erreformak geldiaraztea, langileria politikoki antolatzeko eta ekiteko askatasun politikoak mugatzen baitituzte. "Segurtasun publikoa" baino, ordena sozial burgesaren segurtasunak kezkatzen du estatu-aparatua.
Arrazakeria
Bitartean, delinkuen1ziaren atzean dagoen proletarizazioa eta miseria ezkutatzeko, delinkuenteen perfilan eta haien arrazan jarri izan da arreta, talde sozial hauek kriminalizatuz. Ezagunak egin diren Moskuko edo San Migeleko gertakari arbuiagarriak, adibidez, ez dira jazo eraso1zaileak arraza edo nazionalitate zehatz batekoak izanagatik, baina alderdi honetan ipintzen da azpimarra.
Diskurtso hau ez da eskuin-muturreko alderdietara mugatzen, gizartean erraz heda1zen da. Orain arte ezkutuago egon den errealitate sozial hau azaleratzerakoan, normala da lapurreta eta erasoen igoerak sumindura eragitea. Alabaina, hedabide burgesen eta sare-sozialen eskutik errealitatearen irakurketa desitxuratua zabaltzen da. Etnia zehatzen aurkako kriminalizazioa eta gorrotoa elikatuz gero, ez da harritzekoa hauek erasotzeko antolatutako iniziatibak sortzea, edota poliziaren jardun errepresiboa eta kontrol-sozialaren areagotzeko nahia sortzea.
Arraza edo jaioterria tarteko dagoen auzi guztiek ez dute trataera bera. Ez dute udala asaldatzen edo arreta mediatikoa jasotzen, esate baterako, atzerritarren egoera zaurgarriaz aprobetxatzen diren praktika enpresarialek, Hendaiako erretentzio-zentroko suizidio saiakerak, jazarpen-polizialak, muga igarotzeko debekuek, gizakien salerosketek... Halaber, ezkutatu egiten da lege-urraketa ugari biziraupen beharrak bultzaturik burutzen direla.
Antolakuntza komunista
Auzia benetan konpontzeko, gizarte egitura eraldatzea beharrezkoa da, gizarte eredu komunistaren eraikuntza, alegia. Honek ez dizkigu gaur-gaurko arazoak berehalakoan konponduko, baina irtenbide azkarrak zin egiten dizkigutenek, ez dute arazoa sekula konponduko. Sozialdemokraziak, uko egin dio arazoaren a1zean dagoen langileriaren esplotazio ekonomiko eta azpiraketa politikoa abolitzeari. Kontrara, alderdi instituzional guzti-guztiek autoritarismoa indartzen eta miseria kapitalista betikotzen dihardute.
Honegatik, martxan dauden neurrien izaera seinalatzearekin batera, hauek sala1zeko deia luzatu nahi dugu Kontseilu Sozialista Bidasoak eta Bidasoako Gazte Koordinadora Sozialistak. Kapitalismoa eta bere ondorioak ezabatzeko, ezinbestekoa da sozialismoaren alde langileriaren antolakuntza independientea eta batasun politikoa elikatzea.
Kontseilu Sozialista Bidasoa
Bidasoako Gazte Koordinadora Sozialista
- Egutegia
- 378 irakurketak
- Castellano