LABek greba deitu du abenduaren 17an Gipuzkoako helduan egoitzetan, egoera jasanezinaren aurrean

imagen

LAB.- Helduen egoitzetako egoera jasanezina da eta ezinbestekoa da urgentziazko irtenbide bat bilatzea berandu baino lehen. Gehiegizko lan kargek ezinezko bihurtzen dute egoilarrek behar eta merezi duten kalitatezko zaintza zerbitzua jasotzea.

Gainera, herrialdeko lan hitzarmen kolektiborik ez egoteak diru publikoz finantzatutako zerbitzu publikoa eskaintzen duten langileen artean lan-baldintza ezberdinak eta soldata arrakala izugarriak sortzea ere ekarri du berarekin.

Elkartasun osoa adierazi nahi diegu atzo greba eguna izan zuten Bizkaiko egoitzetako langileei, haien borroka gure egiten dugulako. Egoera hau ez delako Txara leko, Gipuzkoako helduen egoitzetako, ez eta Bizkaiko helduen egoitzetako arazo bat, zaintza lanen merkantilizazioaren, lan-prekarietatearen eta emakume langileen lanaren debaluazioaren ondorio estrukturala baizik.

Zaintza negozio bihurtu dute eta diru publikoz finantzatutako zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten enpresa pribatuek izugarrizko irabazi ekonomikoak izaten ari dira gure aiton-amonen zainketa lanaz eta helduen egoitzetako langileen esplotazioaz baliatuz. Hau ez da beraz, langileon eta patronalarenarteko lan gatazka soil bat; Gipuzkoako jendarte osoari eragiten dion auzi soziala baizik. Guztion eskubidea delako kalitatezko zaintza zerbitzuak jaso edota zaintza lamak baldintzarik duinenetan eskaintzea.

Urriaren 28an burutu genuen greba egunean bilera-eskaera formal eta publikoa egin genion Gipuzkoako Foru Aldundiari, Maite Peña diputatuari hain zuzen ere, helduen egoitzetako egoeraz hitz egin eta irtenbideak bilatzen hasteko asmoz.

Azaroaren 1l2an ordea, erantzunik jaso ez genuenez beste greba egun bat burutu genuen. Ordukoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko ateak itxi zizkiguten muturren aurrean. Egun hartan, hitzordu bat emateko konpromisoa hartu zuen Maite Peñak, baina gaur gaurkoz ez da sektoreko langileokin harremanetan jarri.

Argi geratzen ari da beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela inolako borondaterik langileekin eseri eta muturrekoa bihurtu den egoera honi irtenbide egoki bat bilatzeko.

Langile eta sindikatuok ordea, ez dugu geldirik gelditzeko inolako asmorik; presio sozial eta sindikala biderkatzeko momentua da, Covid-19aren pandemiari aurre egin dioten emakume langileek merezi dutelako, gure aitonamonek merezi dutelako eta Gipuzkoako jendarteak merezi duelako.

Horregatik, ostiral honetan burutuko dugun greba eguneko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eseri eta negoziazio kolektiboa martxan jarri arte honek ez duelako etenik izango. Ez gaudelako salgai. Zaintzak ezin du negozio izan. Ratioak handitu behar dira eta herrialdeko hitzarmena behar dugu. Zaintza lanak aitortu eta zerbitzua duindu behar da.

Mobilizazioak

Horrela, abenduaren 17ko greba egunean, 9:30ean piketea egingo dugu Donostiako Txara lIn, Aldundiaren Gizarte Politiketako egoitzaren aurrean, Maite Peña diputatuari bilera eskatzeko. Eta 11:00etan, kontzentrazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, Donostiako Gipuzkoa plazan.

Etiquetas: