Abotsanitz.- 8 urte daramagu udalean lanean eta denbora honetan herritar, eragile zein auzo-elkarteekin izandako harreman estuak Hondarribiak dituen arazo eta gabeziak ezagutzeko balio izan digu.
Herritarrek Udala geroz eta urrunago sentitzen dute ez duelako ia inoiz erantzuten, itxita egotearen sentsazioa ematen dielako eta arazoak usteltzen uzten dituelako; baina bereziki azpimarratzekoa da Hondarribian bizitzea geroz eta zailagoa dela.
Gure konpromisoa sendoa da egoera hau eraldatzeko eta lan egiteko modu berriak praktikan jarriko ditugu inor atzean utziko ez duen udala lortzeko. Eraldaketa hau eman dadin udalak garai berrietara egokitu behar du eta barne antolaketa modernizatu.
Abotsanitzen programak udal antolakuntza berritu honen egitura hartu du eta sei esparruk, SEI GILTZEK, osatzen dute. Giltza bakoitza lan-eremu ezberdinez osatzen da eta lan-eremu bakoitzerako neurri zehatzak proposatu ditugu:
HONDARRIBIAN BIZI AHAL IZATEKO GILTZAK
Norberaren herrian jaio, bizi eta zahartu nahi izatea desira normala da baina geroz eta enpresa zailagoa bihurtu da Hondarribian, kasu askotan ezinezkoa. Inork bere borondatearen kontra hiritik alde egin ez dezan lan egingo dugu.
Helburu hau bete ahal izateko landu beharreko eremuak etxebizitza, mugikortasuna, irisgarritasuna, hiritartzea, eremu publikoak eta ekonomia-aktibitateak dira eta guztira 55 neurri bildu ditugu esparru honetan, adibidez:
- Babes Ofizileko etxeak lehenetsi, bereziki alokairuzkoak.
- Sektore bakoitzean dagokion babestutako etxebizitza kopuruari eutsi.
- Hiri-autobusa behar-beharrezko zerbitzua izendatu.
- Zezen Plazan lur azpiko aparkalekuaren bideragarritasuna aztertu.
- Mugikortasun urritasuna dutenentzako neurriak; ibilbide irisgarri bat.
- Zebrabideen argiztatze-sistema berria ezarri.
- Txiplao-Santa Engraziako eremua gaurkotu.
- Arkolla auzoko argiteria eta oinezko ibilbide sarea sortu.
- Ospakizun zibilak egiteko eremu bat sortu.
- Txakurrentzako bi aisialdi gune egokitu eta Txakur gorotzak botatzeko ontziak jarri
- Herriko ekoizleen produktuak merkaturatzeko manufaktura sektorea sortu.
- Laborantzara bideratutako lur publikoak eskuratu.
GIZARTE KOHESIORAKO GILTZA
Ongizate sisteman eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunean sinisten dugu irmoki. Herritarrez arduratuko den udala nahi dugu, trabak jarri ordez erraztasunak jarriko dituena, eta jatorri, erlijio, pentsatzeko modu, genero edota adin arrazoiengatik inor baztertuko ez duena.
Helburu hau lortzeko aintzat hartu behar ditugun eremuak gizarte zerbitzuak, elkarbizitza, berdintasuna eta gertuko arreta dira. Esparru honetan 19 proposamen jasotzen ditugu, adibidez:
- Gizarte zerbitzuen saila indartu.
- Etxez etxeko laguntza programa zabaldu.
- Itun soziala garatzeko teknikaria eta diru-partida jarri.
- Berdintasun teknikaria kontratatu eta Berdintasun Saila sortu.
- Herriko elkarteetan eraso matxisten aurkako protokoloak egitea sustatu.
- BAZ eredu berri bat eraiki. Gestio gehienak leku berean eta modu erraz batean egin ahal izateko.
- Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoa eta padurak babesteko neurriak hartu.
HERRI NORTASUNA SENDOTZEKO GILTZA
Historia handiko herria da Hondarribia, eta gertatutakoen testigu diren ondare-elementu anitz ditugu balioan jarri beharrekoak. Hondarribiarron nortasuna, gure arkitekturak, arte eta literaturak, gure bizimoduak, elkar-bizitzak, ohiturak, sinesmenek, balore-sistemak eta gure hizkerak eta hizkuntzak osatzen dute. Beraz esparru hau osatzen duten lan-eremuak euskara, ondarea eta memoria, Ingurumena, Sormen hiria eta aisia dira. 40 proposamen bildu ditugu, adibidez:
- Euskararen erabileraren ikerketa kualitatiboa egin.
- Udal ondasunen inbentarioa egin.
- Hondarribian Giza Eskubideen Urraketa pairatu zutenei aitortza.
- Herri eta gizarte iraunkorrak lortzeko kontzientziazio programak sortu.
- Sorkuntzarako beharrak parte-hartze prozesu bitartez identifikatu.
- “Kultura auzoetara” programa sortu eta kultur eta gizarte-eragileekin batera kudeatu.
- Auzoetako jaiak sustatu, berreskuratu eta berriei bide eman.
HERRITARREN OSASUNA BERMATZEKO GILTZA
Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera da, eta ez bakarrik afekziorik edo gaixotasunik eza. Udalak funtsezko zeregina du osasunari dagokionez; izan ere, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa da eta horregatik Osakidetzaren aurrean herritarren beharren alde lan egiteko ardura du.
Sinistuta gaude, esparru honen barruan osasun-sistema duin baten alde lan egin behar dugula baita adimen-osasuna eta osasun fisikoaren alde ere. Giltza honek 21 proposamen jasotzen ditu, adibidez:
- Hondarribiko anbulatorioan espezialitate berriak gehitu.
- Jarrera desorekatuak prebenitu, detektatu eta zuzentzeko programetan sakondu eskolekin elkarlanean.
- Zahartze aktiboa sustatzeko ekimenak/formakuntzak garatu.
- Pertsona nagusien isolamendua ekiditeko baliabideak jarri.
- - Hondartza kiroldegiko tarifak egokitu Gipuzkoako tarifen batezbestekoaren parera.
- Auzoetako Kirol guneak egokitu.
HERRITARRAK ASETUKO DITUEN KUDEAKETARAKO GILTZA
Udalak, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioak, Irekia, Gertukoa, Gardena eta Etorkizunera begiratzen duena izan beharko luke. Horretarako eraldaketa bat behar du parte-hartze prozesuen eredua irauliz, udal funtzionamendua hobetuz eta udal-egitura modernizatuz. Hau lortzeko 18 proposamen biltzen ditu, adibidez:
- Aurrekontu parte-hartzaileen programa gauzatu.
- Aurrekontu errealak lortzeko barne-metodologia irauli.
- - Udalak modu estrukturalean eman behar dituen zerbitzuak “munizipalizatzeko” prozesua abiatu.
- Lanpostuen deialdi publikoak burutu.
- Lanpostuen egitura eguneratu eta indartu.
ALARDEAREN GATAZKA DESBLOKEATZEKO GILTZA
Herri ondarea den heinean Alardearen izaera publikoa aldarrikatzen dugu eta orain arte gure lanketaren oinarriak izan direnei eutsiko diegu: zubiak eraikiz, elkarrizketa sustatuz, gatazkaren kudeaketa emozionalean sakontzen eta herria berriz kohesionatuz.
- Egutegia
- 52 irakurketak
- Castellano