"LEZO-GAINTXURIZKETA INIZIATIBA AGROEKOLOGIKO"-tik ibilaldia

Non: 
Txerrimuño (Lezo)
Data: 
Larunbata, Uztaila 11, 2015 - 10:30

argazkiaPasa den ekainaren 19an, kolektibo sozial eta pertsona desberdinak Txerrimuñon asanblada bat egin genuen, elkar ezagutza eta gure arteko babesak bultzatu eta erlazioak eta komunitate sareak sortzeko asmoz.

Analisiaren zenbait apunte eta elkarbanatzen ditugun proposamenak atsikitzen ditugu eta pertsona, talde, kolektibo... guztiak gonbidatzen ditugu gogoetarekin eta ekintza bateratuarekin jarraitzera.

Modu ludiko batean, komunitatea sortzearen analisi eta gogoeta elkarbanatu nahi dugu berriro, bizi proiektu jasangarriak hasten eta jarraitzen laguntzen gaituen ekintza kolektibotara bideratuta, hau da, lurraren defentsa eta errespetuaren logikaren barruan, eskala txikiko ekonomiaz lagundurik, elikadura subiranotasunaren perspektiba batetik.

Asmoa, Lezotik abiatuz, Txerrimuñotik, Gaintxurizketara ibilaldi bat egitea da, ingurua eta  kokaleku estrategikoaren edertasuna ezagutzeko, gure lurraldearen defentsarako eta inguruan abian jarri diren iniziatiba agroekologiko desberdinak ezagutzen joateko. Apaiziartzan amaituz, gure lurrak mehatxatzen dituzten proeiktu espekulatzaileei aurre eginez 4 urte inguru daramatzagun baserri okupatuan.

Pare bat ordu inguru iraungo dituen ibilaldiaren ondoren,  bakoitzak etxetik janari ekarpena egin dezan planteatzen dugu. Jan ondoren, bururatu  zaizkigun gai hauen eta  beste batzuen  inguruko asanblada egingo dugu:
  - Aurreko asanbladaren balorazioa (egon ez zirenentzat akta atsikituko dugu)
  - Ea proposatutako edukiak eta aktan jasotakoak, izandako debatea islatzen duten ikustea.
  - Adierazitako, bururatutako edota momentuan ager daitezkeen proposamenak lehentasunaren arabera sailkatzea. Adibidez, lurraldearen babeserako manifestu bat, Gaintxurizketako nekazal ingurua eta inguru naturala berreskuratu eta mantentzeko...

Eta debateekin aurrera jarraitzeko, ditugun zalantza guztiak elkarbanatuz. Pertsona eta eragileen arteko ardatza komunitatea izatearen kontzeptuan sakontzea beharrezkoa ikusten al da? Nola bultzatu ditzakegu aurretik ikasitakoaren eta barneratuta ditugun delegatze dinamiken aurkako parte hartze dinamikak? Ba al dugu espazioak parte hartze horizontalaren bidez kudeatzeko gaitasuna? Indibiduo eta kolektibo bakoitzaren erritmoak errespetatuz? Indibidualki eta sozialki dugun isolamendua gainditu dezakegu? Prekaritatearen, errepresioaren eta lurraldearen suntsipenaren areagotze etengabearen menpe gauden garai hauetan? Gainditu al dezakegu pertsonen arteko erlazioen bidez, edo komunitatean edo modu kolektiboan?

Etiquetak: